Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zine Kluba: "Slumdog millonaire"
Dokumentu Akzioak

Zine Kluba: "Slumdog millonaire"

2009/11/13

Gaur azaroak 13 filme hau emango da gaueko 22:15etan Latxartegi Aretoan.

Slumdog millionaire

 

Zuzendaria: Danny Boyle. Herrialdea: Reino Unido. Urtea: 2008. Iraupena: 120 min. Generoa: Drama, komedia, errromantzea. Interpretariak: Dev Patel (Jamal Malik), Freida Pinto (Latika), Madhur Mittal (Salim), Anil Kapoor (Prem Kumar), Irrfan Khan (Polizia-ikuskaria). Gidoia: Simon Beaufoy; Vikas Swarup idazlearen "Q & A" izeneko eleberrian oinarrituta. Produkzioa: Christian Colson. Musika: A.R. Rahman. Argazkia: Anthony Dod Mantle. Muntaketa: Chris Dickens. Produkzioaren diseinua: Mark Digby. Jantziak: Suttirat Anne Larlarb.

 

 

“Slumdog millionaire” filmean zoria eta patua, zortea eta abilezia, txirotasuna eta aberastasuna nahasten dira ohiz kanpoko intentsitatearekin; eta horren helburua bizitzari buruzko hausnarketa latza egitera bultzatzea da: gauza partikularrak gauza unibertsalekin harreman zuzenean jartzea ahalbidetuko duen hausnarketa (filmaren protagonista Bombay hiri inguruko umezurtza da); bertan bizi da, uralitazko teilatua duten txabolen artean, ur korronterik gabe, komunik gabe, zakarrez osatutako mendixken artean. Bizitza ankerraren biktima, Jamai (protagonista) lapurra da, iruzurtia, litxarreroa, lehiatsua. Bizitza txiro horretatik alde egitea lortzen du eta mundua goitik begiratzera iristen da baina ordura arte bere bizitza izan den hori ahaztu gabe eta ikasitakoa eta pairatutakoa gogoratzen. "Nork nahi du diruduna izan?" telebistako lehiaketan hartzen du parte eta, denen ustekaberako bera bizitzarekin zerikusia duten galdera guztiak banan-banan erantzutea lortzen du baina ez du lehiaketa irabazteko erantzuten, zoriontsu izateko, maitatzeko eta maitatua izateko baizik.

 

“Slumdog millonaire” filmak gizarte korapilatsua islatzen du: gatazkan dauden klaseak, aberastasunaren eta txirotasunaren arteko aldea sakona duen gizartea. Egungo India erakusten digu filmak, benetakoa, ikaragarria, kontrasteez betetakoa, estereotipoetatik kanpokoa eta zuzendariak ez ditu horretarako egoera barregarriak edo pertsonaia espektralak erabiltzen. Ia dokumentala da filma, helburu moralistarik gabea eta asmo politikorik gabea. Izan ere, filmaren dohain azpimarragarriena giro desberdinak deskribatzeko ahalmena da eta, horretarako, Danny Boyle zuzendaria ez da sentiberatasunean erortzen edo ez da haserre agertzen justizia ezaren, zekenkeriaren edo ergelkeriaren aurrean; ondorioz, begiratzeko gaitasun handiagoa lortzen du eta aparteko xehetasun ugariei esker mundu oso bat deskribatzera iristen da

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.