Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zine Kluba: "Revolutionary Road"
Dokumentu Akzioak

Zine Kluba: "Revolutionary Road"

2009/11/19

Ostiral honetan gueko 22:15etan Latxartegi Aretoan Sam Mendes zuzendariaren filme hau eskiniko da.

Revolutionary Road

 

Zuzendaria: Sam Mendes. Herrialdeak: Estatu Batuak eta Erresuma Batua. Urtea: 2008. Iraupena: 119 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Leonardo DiCaprio (Frank Wheeler), Kate Winslet (April Wheeler), Michael Shannon (John Givings), Kathryn Hahn (Milly Campbell), David Harbour (Shep Campbell), Kathy Bates (Helen Givings), Zoe Kazan (Maureen Grube), Dylan Baker (Jack Ordway), Richard Easton (Howard), Jay O. Sanders (Bart Pollock). Gidoia: Justin Haythe; Richard Yates idazlearen “Bide iraultzailea” izeneko eleberrian oinarrituta. Produkzioa: John N. Hart, Scott Rudin, Sam Mendes eta Bobby Cohen. Musika: Thomas Newman. Argazkia: Roger Deakins.

 

 

Richard Yates idazlearen eleberriaren egokitzapen honek gogora ekartzen digu "American Beauty" filma, bere zuzendariaren eta Kate Winsleten senarraren opera prima. Mundu hori, ustez perfektua da, auzo dotoreak ditu, etxe politak, aparteko lorategiak eta familia zoriontsuak. Dekoratu ezin hobea norberak amets amerikarra bizitzen ari dela erakusteko. Baina etxe barruan amets gaiztoa bihurtzen da.

Baina “Revolutionary Road” filmean ikuspegia erabat desberdina da. Bere historia 50. urteetan gertatzen de, iraultzailea emakumea da eta senarra konbentzionala da. “Amercian Beauty” filma zinikoa zen, sinesgabea eta garratza eta humorea ihes egiteko modua zen. "Revolutionary Road" filma, aldiz, serioa da, xarma gabea eta mingotsa eta ihes egiteko bidea psikiatrikotik irten berri den zoroa da: Pepito Grillo, zeinek elektroshockeko 37 tratamenduek eman dioten buru-argitasunari esker gauzak bere izenez deitzeko gai den bakarra da eta lehenengoa da bete-betean asmatzen.

Gauzak ez dira ematen duten bezain errazak eta zailtasunekin eta oztopoekin iristen dira gaitzespenak, desengainuak, estutasunak eta samintasuna ametsek huts egin dutelako eta planak bete ez direlako. Filmaren azken ordua oso bizia da eta orduan azaleratzen da protagonisten gatazka pertsonalak eta ezkontideen artekoak; bitartean, erasoak daude, tirabirak eta krisia. Hitzak eta ekintzak, kolpeak baino mingarriagoak dira. Kamera gero eta biziagoa da, aktoreengandik gero eta gertuago dago, ia itotzeraino; kamera seme-alabak baztertzen dituzten senar-emaztearengan zentratzen da; eta bigarren mailako aktoreek hor azaltzen dira protagonisten kontrapuntu gisa. Azkeneko gosari handira arte eta bere konponbiderik gabeko amaierara arte.

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.