Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zine Kluba: "Katyn"
Dokumentu Akzioak

Zine Kluba: "Katyn"

2010/04/23

Gaur izango da ikusgai Andrej Wajdaren filme hau, 22:15etatik aurrera Latxartegi Aretoan.

<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:ES;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

KATYN

 

 

 

Jatorrizko izenburua: Katyń. Zuzendaria: Andrzej Wajda. Herrialdea: Polonia. Urtea: 2007. Iraupena: 118 min. Generoa: Drama, gerrakoa. Aktoreak: Maja Ostaszewska (Anna), Artur Zmijewski (Andrzej), Andrzej Chyra (Jerzy), Jan Englert (general), Danuta Stenka (Róza), Pawel Malaszynski (Piotr), Magdalena Cielecka (Agnieszka), Joachim Assböck (Brunon), Stanislawa Celinska (Stasia), Sergei Garmash (Popov). Gidoia: Andrzej Wajda, Wladyslaw Pasikowski eta Przemylaw Nowakowski; Andrzej Mularczyk idazlearen eleberria oinarrituta. Produkzioa: Michal Kwiecinski. Musika: Krzystof Penderecki. Argazkia: Pawel Edelman. Muntaketa: Milenia Fiedler eta Rafal Listopad. Produkzioko diseinua: Kamil Przelecki. Jantziak: Magdalena Biedrzycka.

 

 

 

 

 

                        Esaten dutenez, filma lehen aldiz Varsovia hirian eman zutenean, proiekzioaren ondoren, ikusle bat otoiz egiten hasi zen hildako Poloniako armadako 22.000 ofizialen alde. Stalinen soldaduek izoztutako basoen iluntasunean banan-banan  buruan tiro eginez hil omen zituzten. Filma, azkeneko hamarkadan Poloniako zinearen ikurra izan den zuzendariaren azken lana da. Zuzendari ezaguna da bere herrialdean eta bere filmak bere herrikideei zuzenduta daude beti. Besteren artean, hauek dira bere filmak: “El hombre de marmol”, “El hombre de hierro” eta “Cenizas y diamantes”.

 

 

 

            Zaila da hildakoen memoria berreskuratzen duen filmaren kritika negatiboa egitea. Filmak 1940tik hona ahoz aho transmititu den sekretuarekin puskatzen du; bi suteen artean harrapatuta dagoen herrialdearen sekretua; herrialda zanpatua eta larritua, ahulduta bai irauteko bai borroka egiteko. Hitlerrek Polonia inbaditu zuen baina sobietarrak beste aldeko mugatik sartu ziren isilpeko eta naturaren aurkako hitzarmenari esker. Stalinek Poloniako armadako jende garrantzitsuena hil zuen eta naziek haien intelektualak, unibertsitarioak. Ondoren, Sobietar Errepublikak Polonia hartu zuenean, eragindako hildako guztien erantzukizuna etsai ofizialari egotzi zizkion: III. Reichari. Baina herriak bazekien armadako ofizial gorenenak basoaren iluntasunean banan-banan buruan tiro eginda hil zutela.

 

 

 

            “Katyn” film handia da, historia handia eta sakona kontatzen duelako. Film zorrotza, ongi zaindua, ia perfektua eta horrela iristen gara azken eszenara; eszena krudela, gogorra eta indartsua. Basoarekin egiten dugu topo, berriro ere; hura da filmaren protagonista absolutua eta eszenatoki bikaina, gizakiaren zaborreriaren lekuko mutua. Wajdaren aita ere iluntasun horretan hil zen. Eta nork esan diezaioke seme bati bere aitaren heriotza nola kontatu behar duen.

 

 

 

            Ulergarria da urteetan zentsuratuta egon den bahitutako historiak azkenean zinean aurkitzea egia. Lehen aldia da Katyn gertakari izugarria pantailara eraman dela. Eta mende erdian zehar Wajda zuzendariak egin duen zinean ongi azaldu duen bezalaxe, giza faktorea dago eta ez besterik. Masifikatutako ideologiak norbanakoa baino gehiago balio duen sistema batean, zinegileak haize kontra filmatu ditu norbanakoen historiak, puskatutako bizi-zatiak baina, hala ere, printzipioen alde borrokatu duten bizitzak.

 

 

 

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.