Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ziklokros denboraldiaren azken pedalkadak
Dokumentu Akzioak

Ziklokros denboraldiaren azken pedalkadak

2012/01/12

Joan den igandean, hilaren 8an, estatu espainiarreko ziklokros txapelketa jokatu zen komunitate valentziarreko Gandia hirian. Bertan, Telleriarte txirrindulari elkarteko gazteenak hartu zuen parte.

Hiru kilometroko zirkuitu oso azkar eta ezohikoa bazen ere, lehenengo metrotan lehiaren bigarren multzoari eusteko gai izan zen Ander Ibarguren, 40 minutuko lasterketa gogor, bero eta teknikoan. Hala ere, 10. postuan helmugaratzeko azkeneko esprint luzean, ezin izan zituen multzokoak atzean utzi eta 14. postuarekin konformatu behar izan zuen Anderrek. Baina, oso gustura bukatu zuen Lakiolako gazteak Espainiako ziklokros txapelketa, estatu osoko jubenil onenei hortzak erakutsi zizkien eta.

Larunbat honetan, Berrizko sari nagusia jokatuko da, txirrindulari kutsu handia duen herri bizkaitarrean, hain zuzen ere. Lasterketa honen xarma azkeneko metroetan dago, Marino Lejarretak hainbat  bira eman dituen belodromo zaharrean helmugaratzen baita.

Berrizko lasterketa eta gero, hilaren 21ean, Talamilloren oroimenezko lasterketan parte hartuko du Burgosen eta, denboraldi bikain honi agur esateko, hurrengo egunean, hilaren 22an, Ipazterko nazioarteko XXIII. sarian parte hartuko du.

 

 

ziklokross denboraldiaren azken pedalkadak

Mutue — 2012/01/17 00:09
Zorionak Ander.
Denboraldi amaiera bikaina burutu dezu,ta gustora geratu gera ziklokros zaleak eman dezun mailarekin.
Ez haiz makala,eutsi goiari.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ziklokros denboraldiaren azken pedalkadak

Ander Ibarguren