Zentro Republikanoa eraitsi dute
Legazpiko kale berrian 1930. hamarkadan eraiki zituzten bi etxe eraitsi dituzte 2008ko abuztuaren hasieran. Horietako bat, Sagastumek iturgindegia izan zuen lekuan, Zentro Republikanoa izan zen gerra aurretik.
Juan Manuel Ibargurenek, "Muruko amerikanoak" eta Egizabalgo Antselmo Zabaletak eraiki zuten etxea Legazpin egiten ari ziren kale berrian. Errepublika zaleak ziren eta bertan Zentro Republikanoa jarri zuten, Brinkolako Patxinean, goiko tabernan, bezala.
Ez zuen, zoritxarrez, asko iraun, gerra etorri baitzen eta frankistek eurendako hartu baitzituzten bertako lokalak. Gerra ondoren, "Centro de Acción Católica" bilakatu zen.
argazki gehiago
herriko bista berriak