Zapatuko inauteriak 2011. ESKERRAK eta ARGAZKIAK
Pasa dira zapatuko hirugarren inauteriak. Eguraldia lagun, egun borobila atera zen atzokoa. Koordinazio falta eta arazo tekniko txiki batzuk kenduta ederki atera zen dena.
Gazte
asanbladatik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Eskerrak
karroza egiten lagundu duten guztiei sartutako ordu guztiengatik.
Karroza egiteko ekonomatoko lokala utzi digun pertsonari. Bazkarira
joandako denei. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe kalejiran parte hartu
zuten denei. Korosti dantza taldeari kale nagusirako antortxa eta
bengalak emateagatik. Udaletxeari kale nagusiko argien itzalketa
errezteagatik eta generadorea uzteagatik.
Inauteritako programan
zapatuko gure ospakizuna egun finkoa izaten jarraitu nahiko genukeenez
datorren urtean ere zuen partehartzea izatea espero dugu eta prestaketa
lanetara ere gerturatuko bazinate hobe!!
Argazki denak lasaiago ikusteko klikatu HEMEN
Ieup