Zapatuko ihauterien egitaraua
Aurtengo zapatuko ihauteriek badute honezkero egitaraua. Iazko egunaren eskema errepikatzen da baina bazkalekua aldatzen da, kalejira Hegialden hasi dadin eta ibilbidea laburragoa izanik, kalera lehenxeago iristeko. Karrozaren lanak ere badoaz aurrera, nahiz eta beti bezala jende gutxi elkartu. Hala ere, beti bezala, proposamenak behar dira, ideiak, laguntza... Betikoa! Animatu oraindik badago eta zereginik!
OTSAILAK 13, larunbata
12:30etan Hegialdeko errotondan elkartuko gara bazkaldu arte poteoan aritzeko.
14:30etan Bazkari olinpiko herrikoia Domingo Agirreko frontoian. Tiketak, igandea, otsailaren 7a baino lehenago erosi Gaztetxen, Kukuen edo Karibe zaharren.
12 eypo eta betiko menu eta anbientea!
17:00etan Legazpiko su olinpikoaren azken erreleboa eta pebeteroeren piztearekin batera Legazpiko joku olinpikoen kalejiraren hasiera, Hegialden.
Gaztetxetik pasa ondoren kalera jeitsiko gara, kale nagusia eta plazaolatik pasa ondoren Nafarroa kalean amaituko da kalejira, noiz? Nork daki!.
24:00etan Amaiera ekitaldia eta su olinpikoaren itzaltze ikusgarria Euskal Herria enparantzan.
Oharra: Kalejirarako ideiarik, ekarpenik edota proposamenik baduzue, antolaketan lagundu nahi baduzue, edota soilik, mozorrotzerakoan koordinazio minimo bat egon dadin ahalik eta mozorro ezberdinenak ikusi ahal izateko, agertu mesedez, datorren ostegunean, otsailak 4, arratsaldeko 7etan Kultur Etxean egingo den bilerara.
Laguntza handikoa izan daiteke koordinazio minimo bat egotea. Agertu!