Hemen zaude: Hasiera Albisteak Yo soy el amor
Dokumentu Akzioak

Yo soy el amor

2011/04/01

Aste honetako Zine-Klub taldearen proposamena gaueko 22:15etatik aurrera izango dezute ikusgai Latxartegi Aretoan.

NI  MAITASUNA  NAIZ

 

 

Jatorrizko titulua: Io sono l’amore. Zuzendaria: Luca Guadagnino. Herrialdea: Italia. Urtea: 2009. Iraupena: 123 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Tilda Swinton (Emma Recchi), Flavio Parenti (Edoardo, semea), Edoardo Gabbriellini (Antonio), Alba Rohrwacher (Elisabetta), Pippo Delbono (Tancredi), Maria Paiato (Ida), Diane Fleri (Eva), Waris Ahluwalia (Kubelkian jn.), Gabriele Ferzetti (Edoardo Recchi), Marisa Berenson (Allegra). Gidoia: Barbara Alberti, Ivan Cotronero, Walter Fasano eta Luca Guadagnino; Luca Guadagninok idatzitako gertakizunean oinarritua. Produkzioa: Luca Guadagnino, Tilda Swinton, Alessandro Usai, Francesco Melzi D’Eril, Marco Morabito eta Massimiliano Violante. Musika: John Adams. Argazkia: Yorick Le Saux. Muntaketa: Walter Fasano. Zuzendari artistikoa: Francesca Di Mottola. Jantziak: Antonella Cannarozzi.

 

 

Ni maitasuna naiz” filma oraindik harritu egiten gaituen bitxia da: oparoa eta iluna, hotza eta izerditsua. Italiako kontaketa handi klasikoen usaina du (zenbait unetan “El gatopardo” edo “La caida de los dioses” filmetako munduetara itzultzen garela dirudi) eta, era berean garaikidea da erabat. “Ni maitasuna naiz” filmean -handitasunaren eta ironia tragikoaren kronika familiarra-, bi otorduren artean igarotzen da guztia. Bietan poza da nagusi baina, topa egin ondoren zorigaiztoko hasperenak eta hileta-isiluneak hasten dira taupadaka.

 

Arkitektura neoklasikoa duen eta zutabe irmoak eta kapitel ederrak dituen filmaren zuzendaria Luca Guadagnino da. Ibilbide luzeko zuzendariak gauza asko egin ditu: film laburrak, bideoklipak, dokumentalak,......  Sizilian jaio zen 1971. urtean; beraz, Italiako zinearen belaunaldi handiak bere testamentua brodatzen ari zen bitartean hazi zen. Haurra zela bere aurrekoek zine itzela, handia, ezinezkoa bizi zuten. “Ni maitasuna naiz” filma horixe da hain zuzen ere, orain dela pare hamarkadatik hona hutsik dauden tronuetako bat okupatzeko Guadagnino zuzendariak munduari aurkezten dion egiaztagiria.

 

Film luzea usainez, zirrarez eta zaporeez beterik dago; bere unibertso estetikoa eta ozena du, Milaneko Recchi familia boteretsuaren dramen zerbitzura. Familia hori garai berrien eta bere kontraesanen aurka ari da liskarrean, baita desleialtasunaren arauen aurka ere. Guadagnino zuzendariak familiaren haustura harrokeriaz planifikatzen du eta zehaztasunez mugitzen eta ilustratzen du, handiek bezalaxe. Horretarako aliatu paregabea dauka: Tilda Swinton, historiaren protagonista. Aktorearentzat eraikitzen du bere bokazioak ezkutatzen ez duena: balentria ederra, bizia, neurrigabea eta oso gomendagarria.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.