Hemen zaude: Hasiera Albisteak XVI. Euskadiko Gazteen Neskatxena Txapelketan 5 legazpiar
Dokumentu Akzioak

XVI. Euskadiko Gazteen Neskatxena Txapelketan 5 legazpiar

2010/05/13

Datorren maiatzaren 16an, igandea eta goizeko 11:00etatik aurrera, XVI. Euskadik Gazteen Neskatxena Txapelketaren final nagusia izango degu Euskal Herria Plazan.

Final nagusi hau, urte osoko ligaxkaren finala da eta 30 dantzari pasa dira. Bi sailetan jokatuko da txapelketa hau:

1- A Saila: 7 eta 11 urte bitarteko neskatoak.

2- B Saila: 12 eta 15 urte bitarteko neskatoak.

Sail bakoitzean 15 dantzari izango dira eta A sailean, 5 legazpiar sailkatu dira: Ane Retolaza, Ane Otaegi, Ane Beloki, Ainhoa Alzelai eta Maider Lopez. Hemendik zorterik onena opa diegu.

Eguraldi txarra egin ezkero, saioa Latxartegi Aretoan egingo da.

Bestalde, maiatzaren 15ean larunbata, Errenterian mutilen  Aurresku Txapelketaren finala izango da eta bertan Aitor Martinez legazpiarra egongo da txikienen sailean. Berarentzako ere zorterik handiena.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.