Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xamoraneko giroa
Dokumentu Akzioak

Xamoraneko giroa

2009/06/19

Azken aldera Patxinea izenez ezagutu bada ere, haren aurretik Xamoranea zen legazpiarrentzat. Izan ere, haren jabea Juan Bautista Gorosabel "Xamora" zen, Ormaiztegiko "Xamoran" jaiotako Jose Inazioren semea. Giro oneko taberna izan zen, beste hainbat bezala. Gorosabeldarren ondotik Patxi Plazaolak hartu zuen eta "BAR PATXI CAFE" bilakatu zen.

Argazkian ikusten diren lagunak hauek dira: Sebastian Alustiza "Ilintxa", Juanita eta Anita Gorosabel, Felix Elorza eta Patxi Bengoetxea "Patxi Txulo". Ez dakigu, ordea, ze joko mota zen garai hartan (1940-50 inguruan) ibiliko zutena. Ea nork azaltzen digun jeroglifikoa: "A LAS 5 y 5. 5 [cazuelitas] PARA 5". Zer dela eta?

erantzuna hau izan al daiteke?

lotsatia — 2009/09/11 10:35
1955ko maiatzaren bostean ateratako argazkia eta agertzen diren 5 lagunentzako arratsaldeko bostak eta bostean meriendatxoa egiteko (5 lapiko 5 lagunendako).

Baietz esango nuke

xapoto — 2009/09/11 17:09
1955. urteko maiatzeko egutegi bat hartu ezkeo, hor atzean dutenaren berdina ikusten da, maiatzaren lehena igandea izan zela eta 5a ostegune...
http://www.calendario.es/mayo-1955.html

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Xamoraneko giroa

A las 5y5