Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xake txapelketa berria Legazpin
Dokumentu Akzioak

Xake txapelketa berria Legazpin

2009/10/16

Bi kategoria izango dira: 12 urtetik beherakoak urriaren 17an, larunbatarekin eta 12tik 15era bitartekoak urriak 18an, igandearekin.

Bi egunetan goizeko 10:00etan hasiko dira txapelketak eta Santikutz xake elkartearen egoitzan jokatuko da (Bikuñako futbol zelaiaren ondoan padel pistaren aurrean). Festetan ez bezala ez dira kanporaketa zuzenak izango, denek txanda berdinak jolastuko dituzte. Animatu jolastera eta ondo pasatzera. Trofeoak izango dira irabazleentzat. Izen emateko deitu 650 58 31 84 tlfnora edota bidali mezu bat santikutz@hotmail.com helbidera izen abizenak, adina eta telefono bat utzita. Egunean bertan ere badago izen ematea 10:00ak 10 gutxi baino lehen. Zorte on denori!!!
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Xake txapelketa berria Legazpin

Santikutz Xake Elkartearen egoitza