Hemen zaude: Hasiera Albisteak XAKE JARDUNLDIA LEGAZPIN
Dokumentu Akzioak

XAKE JARDUNLDIA LEGAZPIN

2009/04/27

Haurrentzako xake txapelketa izango da larunbatean goizean eta aldiberezko partida azkarren "Open"a Mario gomez Maisu haundiaren eskutik arratsaldean

Larunbatean, maiatzak 2, xake jardunaldia izango dugu. Batetik haur txapelketan, goizeko hamarretan, bi kategoria izango dira: 8 urtetik 11 urtera eta 12tik 15era. Sariak eta trofeoak izango dira irabazleentzat eta diplomak partaide guztientzat. Elizako arkupeetan izango da.

Izen emateko:

Santikutz Xake Elkartean (Bikuña futbol zelaiaren ondoan) asteazken edo ostiralean 18:00etatik 20:00etara.

E-mail bidez: santikutz.xake@gmail.com edo telefonoz: 650 58 31 84 / 645 73 30 52

Eta bestetik arratsaldeko lauretan Mario Gomez maisu handiak 30 aurkarirekin batera jokatzeko erronka onartu du xakezale guztioi ikuskizun aparta eskainiz. Gogoratu Mario Gomez dela apiril honetan bertan jokatu den Euskal Herriko txapelketaren garailea. Guztira, 9 aldiz izan da euskadiko txapelduna eta 2 aldiz estatu espainolekoa. Maisu Handiaren (Gran Maestro) titulua du eta 2500 puntu ELO inguru (munduko txapeldunak 2700 inguru dute) eta Anand indiarrari irabazi zion behinola.

Santikutz Xake Elkartetik animatzen zaituztegu txapelketan parte hartzen eta "Open"a ikustera etortzera. Eskerrik asko aldez aurretik

akats txiki bat

Asier — 2009/04/27 19:29
2500 puntu ELO jarri beharrean 2500 puntu edo jartzen du, ELO da Xakeko puntuaketa maila.

Zuzenduta

ZingiZango — 2009/04/27 21:28
Zuzendu dugu akatsa. Jatorrizko testua ondo zegoen. Guk argitaratzerakoan zuzentzen ari ginelakoan okertu egin dugu. Barkatu gure ezjakintasuna eta eskerrik asko web orrian parte hartzeagatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
XAKE JARDUNLDIA LEGAZPIN

Mario Gomez Maisu Haundia