Win win, ganamos todos
Ostiral honetan gaueko 22:15etatik aurrera Latxartegi Aretoan izango degu ikusgai Zine-Klub taldeak eskeintzen digun filme hau.
Win Win, ganamos todos
Zuzendaria: Tom McCarthy. Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak. Urtea: 2011. Iraupena: 106 min. Generoa: komedia dramatikoa. Aktoreak: Paul Giamatti (Mike Flaherty), Amy Ryan (Jackie Flaherty), Bobby Cannavale (Terry), Jeffrey Tambor (Stephen), Burt Young (Leo), Melanie Lynskey (Cindy), Alex Shaffer (Kyle), Margo Martindale (Eleanor), David Thompson (Stemler). Gidoia: Tom McCarthy; Tom McCarthy-ren eta Joe Tiboniren argumentuan oinarritua. Produkzioa: Mary Jane Skalski, Michael London, Lisa Maria Falcone eta Tom McCarthy. Musika: Lyle Workman. Argazkiak: Oliver Bokelberg. Muntaketa: Tom McArdle. Produkzioko diseinua: John Paino. Jantziak: Melissa Toth.
Zuzendari-lanetan hauxe da Tom McCarthyren hirugarren filma. Hirugarren lan hau “The Station Agent” (2003) bere lehen filmarekin eta 2007an egin zuen “The visitor” filmarekin hasi zuen bidea itxi nahi duela dirudi. Film guztietan, kanpoko elementu arrotz batek protagonistaren ekosistema lasaia inbaditzen du eta, ondorioz, protagonistak hazkunde izpiritual bat izango du eta, azkenean, zoriontasuna bitxia eta ustekabekoa dela ohartuko da. Formula bat dela dirudi, baina McCarthy zuzendariaren meritua bere filmetako pertsonaiak lasaiak, hurbilak eta egiazkoak izatea da: bere munduan ez dago distantzia ironikorik. Giamatti aktorearen keinu txiki bakoitzak ikuslearen buruan sor daitekeen zalantza ezabatzen du; horrela, batzuetan ikusleak (Roger Ebert kritikariak esan zuenaren arabera) sitcom tradizional baten bertsio hiperrealista ikusten dagoela pentsatuko du.
McCarthy zuzendariak egun bizi dugun krisiaren ondorioei buruz egin duen fabula honetan orekatu egiten ditu samintasuna eta baikortasuna. Horrela, hainbat pertsona zintzo daude erabaki okerrak hartuko dituztenak baina, era berean, bestelako egoera batean noraezean ibiliko liratekeen arima bikiak elkartzen ditu. Eta azkeneko zatian gatazkak konpontzeko gaitasuna galtzen badu ere, bere filma ikuslearen barreneraino iritsiko den azken plano batekin bukatzen du. (Noel Ceballos, Fotogramas.com)