Hemen zaude: Hasiera Albisteak V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriaga memoriala
Dokumentu Akzioak

V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriaga memoriala

2009/06/04

Ekainak 7, igandea, goizeko 8:00etan Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko V. mendi bizikleta trabesia egingo da Legazpiko mendietatik zehar.

Igande honetan, ekainak 7, V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriagaren memoriala izango da Hegialden. Ekitaldi honen helburua, Xabierren oroitzapena bizirik mantetzea da, orain dela 5 urte galdu baitzuen bizitza auto istripu baten ondorioz. Goizeko 8:00etatik 9:00etara inskripzioak egiteko aukera egongo da Laubiden 10 €-ren truke. Trabesia amaitutakoan partaideen artean opariak banatuko dira. Trabesia, goizeko 9:00etan hasiko da omenaldia egin ondoren. Aurten 42 km-ko zirkuitu bakarra egongo da Legazpiko mendietatik zehar. Parte-hartzaileek hiru abituailamiento izango dituzte eskura: Brinkolan, gurutzean eta trabesia amaieran Laubiden bertan. Besterik gabe, jendea animatzea eta Legazpiko parajeez gozatzea espero dugu!

Mila esker aldez aurretik,

Hegialdeko jai batzordea eta Xabierren kuadrila.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriaga memoriala

Aurreko urteko memoriala