Hemen zaude: Hasiera Albisteak Uztaileko umeen uda ikastaroan begirale izateko izen ematea
Dokumentu Akzioak

Uztaileko umeen uda ikastaroan begirale izateko izen ematea

2008/05/19

Dagoeneko zabalik dago uztaileko haurren uda ikastaroan begirale lan egiteko izena emateko epea.

Uda Ikastaroa (uztailaren 1etik 24ra)

 

Izen ematea

Izena emateko epea maiatzaren 19tik 30era izango da. Kanpoan ikasten bazaude edo erosoago bazaizu, Web-orri honetan aurkituko duzun inprimaki-orria bete dezakezu eta helbide honetara bidali euskara.le@legazpi.net eskaera orria.

Aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatuta bidal ditzakezu helbide berdinera eta horrela egin ezin baduzu, norbaitekin bidali ditzakezu udaletxeko harrera-bulegora. Ez ahaztu eskari-orria eta agiriak aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 30a izango dela.

Baldintzak:

- 18 urte beteta izatea instantzia aurkeztean.

- Legazpikoa izatea eta bertan bizitzea.

- Euskaraz ongi jakitea eta hitz egitea. Baloratuko da

- Aisialdiko zuzendari titulua izatea.

- Aisialdiko begirale titulua izatea.

- Begirale titulua eskuratzeko alde teorikoa eginda izatea.

- EGA titulua izatea.

- Erdi mailako ikasketak bukatuta izatea.

- Lanarekin zerikusia duten ikasketak izatea.

- Esperientzia (uda ikastaroan nahiz bestelakoa, beti ere haur-taldeekin)


Oharrak:

- Nortasun Agiriaren fotokopia ekarriko da.

- Goian aipatutako guztiaren frogagiriak ekarri beharko dira (tituluak, ikasketak, esperientziaren egiaztagiriak,...)

- Begiraleei lan-kontratua egingo zaie.

Garrantzitsua: Begiraleek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute derrigorrez.  Ikastaroa ekainaren 14an, larunbata, 8:30tik 13:30ra.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.