Urriaren 15ean bertsolariak
Urtarrilean, Eixal baserriaren alde, sei bertsolarik musutruk egin zuten saioa Urbeltz pilotalekuan. Hori dela eta, urtean zehar seiak Legazpira ekartzea erabaki zuten Legazpiko Bertso-olariek. Otsailean Amets Arzallus eta Julio Soto izan ziren bertso-afaritan. Gainerakoak urriaren 15ean etorriko dira.
Miren Amurizak, Andoni Egañak, Jon Maiak eta Maialen Lujanbiok, urriaren 15ean, Latxartegi aretoan kantatuko dutela jakinarazi digute Legazpiko Bertso-olariek.
Saioa 17:30ean hasiko da eta aurrerago ekitaldiaren inguruko informazio gehiago helaraziko digutela jakinarazi digute.