Un dios salvaje
Roman Polanski zuzendariaren film hau izango da aste honetako zine-klub emanaldia, ostiral honetan, urtarrilak 20, gaueko 22:15etan Latxartegi Aretoan.
Un Dios salvaje
Jatorrizko titulua: Carnage. Zuzendaria: Roman Polanski. Herrialdeak: Frantzia, Alemania, Polonia eta Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 79 min. Generoa: komedia beltza. Aktoreak: Jodie Foster (Penelope Longstreet), Kate Winslet (Nancy Cowan), Christoph Waltz (Alan Cowan), John C. Reilly (Michael Longstreet), Elvis Polanski (Zachary), Eliot Berger (Ethan). Gidoia: Roman Polanski eta Yasmina Reza; basado en la obra teatral homónima de Yasmina Reza. Produkzioa: Saïd Ben Saïd. Musika: Alexandre Desplat. Argazkia: Pawel Edelman. Muntaketa: Hervé de Luze. Produkzioko dieseinua: Dean Tavoularis. Jantziak: Milena Canonero.
Roman Polanski zuzendariak “Un dios salvaje” (“Carnage”, 2011) filmarekin oso komedia dibertigarria ekartzen digu, esperientzia handiko aktoreekin gainera. Horien artean dugu Christoph Waltz eta bera izango da interpretazioei ukitu komikoena emango diena; hala ere, bere pertsonaia erabat zehaztuta dago hasieratik bukaeraraino. Jodie Foster da beste aktorea eta zineko diva handien jokaera dramatikoaren parodia aurreikusten du; horrelako paperengatik sariak eta errekonozimenduak jasotzen ditu –“No me hables del sufrimiento en África…“–. Kate Winslet aktorea da filmak erakutsi nahi duena hoberen erakusten duena: harreman sozialetan, batzuk beste batzuk baino gehiago, azaltzen ditugun modu onen hauskortasuna. Azkenik, John C. Reilly aktorea bilakaera nabarmenena duen pertsonaia da eta berak bakarrik ateratzen dio etekina egoera suntsitzaileari.
Ia film osoa Nueva York irudikatzen duen dekoratu batean dago eginda. Hiri hori dela dakigu leihotik proiektatzen diren eraikinengatik eta bertako biztanleek altzari eta osagarri burgesetarako duten zaletasunarengatik. Polanski ez du ahaleginik egin Jasmina Rezaren antzerki-lana zinera egokitzeko eta hasieran eta bukaeran bakarrik hartu ditu kanpoko planoak, atzealdean parkean dauden haurrak erakutsiz. Ia film osoa apartamentu barruko eszena bakarrean dago eginda.
Hauxe da filmaren historia: mutiko batek beste bat jo du eta haien gurasoek elkarrekin hitz egin behar dute gertaera horretaz. Elkarrizketa zibilizatu horrek denbora-aldaketak ditu eta lau pertsonaien umorea aldatuz doa, batez ere egoera hankaz gora jartzen duen eta ezagutzen ez duten informazioarengatik: benetako abusatzailea ustez biktima izan dena izan liteke. Baina Polanski zuzendariak ez du jakin edo ez du nahi izan momentu horiek ondo eta garbi markatzen. Zatiketa faltsuak sortu ditu, gonbidatutako gurasoek ihes egiten saiatzen direlako eta lortzen ez dutelako –beti ez daude argi etxera zergatik sartzen diren berriro baina hori ez da garrantzitsua. Horrela, progresioa ez da guztiz argi geratzen eta gauza bera esan daiteke eztabaidaren emaitzari buruz. (Beatriz Maldivia, 19 de noviembre de 2011, blogdecine.com)