UEUk antolatu dituen ikastaroetan izena ematea
Udako Euskal Unibertsitateak antolatu ditu bere 39. Udako Ikastaroak eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea.
35 ikastaro eskaintzen dira, hainbat jakintza arlotakoak: artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasuna, zientziak, giza eta gizarte zientziak.
Ohikoa den moduan, Eibar, Baiona eta Iruñean eskainiko ditugu, uztaileko lau asteetan zehar.
EIBAR - Ekainaren 27tik uztailaren 1era eta Uztailaren 11tik 15ra
BAIONA - Uztailaren 4tik 6ra IRUÑEA - Uztailaren 18tik 20ra
MATRIKULAZIOA Epea: maiatzaren 9tik ekainaren 19ra.
Legazpiko Udalak diru-laguntza eskainiko die bertan parte hartuko duten herritarrei.
Lotura: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak