Udalak 220 kontu korronte bahitu zituen 2007an
Neurri honekin zordunei 13.000 euro kendu dizkie Udal ogasunak. Zorrak dituzten zordunen aurka, Udal ogasunak gehien erabiltzen duen tresna kontu korronteen bahimendua da.
Froga moduan, 2007 urteko datuak daude. Legazpiko udalak 220 kontu korronte bahitu zituen eta zordunei 13.167,27 euro (garai bateko 2,2 milioi peseta) kentzea lortu zuen.
Indarrez kobraturiko kopuruek jatorrizko zor nagusiaz gain, zorraren %20eko gainkarga, interesak eta sortu diren kostuak biltzen dituzte.
Zerga-bilketako Foru Arauak eta Erregalamenduak, Udalei kontu korronteak bahitzeko aukera ematen diote.
Ordainketak berandu egiten dutenen aurkako borrokan daramagun derrigorrezko diru-bilketaren eraginkortasun handiagoak “izozte” fiskala ekar dezake berekin eta horrek, adibidez, udal zerga garrantzitsuenak Kontsumoko Prezioen Indizeaz gainetik igo daitezela eragotzi dezake.