Udako argazkie (1)
Ea lehenengo hau ikusita jendea animatzen den. Irudian ikusten dena ez da oso urrutikoa, gure kostaldean baitago, baina garbi dago gauza politak ikusteko ez direla ehunka kilometro egin behar.
Argazkian ikusten dena Zumaia eta Deba bitartean dagoen Sakoneta parajea da. Jose Luis Ugartek atera zuen abuztuaren 2an GR-121 ibilbidea egiten ari zela.