Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaberria sariko emaitzak
Dokumentu Akzioak

Udaberria sariko emaitzak

2009/05/13

Gaztetxeko Pilota Eskolak lau t'erdiko Udaberria sariko emaitzen eta hurrengo partiden oharra bidali digu.

Jubeniletan, Bergarako Osak 4, Jon Agirrek 22.

Kadetetan, Aritz Agirrek 22, Txurruka azkoitiarrak 0 (Ez agertua).

Hurrengo jardunaldian, Aritz Agirrek, Ostolaza azkoitiarra izango du aurkari larunbatean 10:30tan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan eta Jon Agirrek, Zubizarreta eskoriatzarraren aurka jokatuko du, larunbatean 11:00etan, Urretxeko Ederrenan.

Bestalde, Aritz Agirrek, Goiherri taldeko Xabier Erostarbe urretxuarrarekin parte hartuko du Getariako binakako txapelketan. Lehen partida, ostegunean 19:00etan jokatuko dute Getariko plazako pilotalekuan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Udaberria sariko emaitzak

Errikarte Agirre