Hemen zaude: Hasiera Albisteak TXIKITO LEGAZPIKO MODELISMO ELKARTEAren aurkezpena
Dokumentu Akzioak

TXIKITO LEGAZPIKO MODELISMO ELKARTEAren aurkezpena

2008/05/08

Elkartea duela bi urte sortu zen arren, orain jendaurrean eta bereziki modelismoko edozein aldaeratan aritzen diren zaletuen aurrean aurkeztu nahi dugu.

Denbora-pasa honen inguruan informazioa baino interes gehiago zuten lau lagunen artean sortu zen elkartea eratzeko ideia. Arrazoi ezberdinengatik jarduerarik gabe igaro ziren bi urte horietan, elkartearen aurreneko pausoak errazteko baliagarria izango den diru pixka bat bildu da behintzat. Estatutuetan jaso diren bi helburuen inguruan sortu da elkartea:

1- Modelismoa bere aldaera guztietan sustatu, piztu eta bultzatu.

2- Herriko bizitza soziokulturalean jarduera aktiboa izan.

Guzti honetarako, hitzaldiak, erakusketak, argitalpenen kaleratzea, kontzertuak, erakustaldiak, zozketak, txapelketak, gastronomia edo eta edarien feriak eta beste edozein jarduera aurrera eramateko aukera proposatzen da. Modelismoa, ereduak, maketak eta figurak eskalan eraikitzearen zaletasuna eta artea da. Eztanda-motorezko edo argindarrezko mota guztietako ibilgailuak, hala nola, barkuak, hegazkinak, autoak… Mota askotako ereduak, bai militarrak, eraikinak… Hitz batetan, errealitateko eredu batetik abiatuta eskalan egindako edozer gauza. Denbora-pasa berdina zuten pertsona gehiago herrian bilatzen aritu ondoren, uste genituenak baino zaletu gehiago zeudela ohartu ginen, hortaz, udaletxeari elkartearen bilgune eta muina izateko lokal baten eskaera idatziz luzatu genion. Udaletxearen utzikeriagatik hilabete luzeetan erantzunik jaso ez duen eskaria, alegia.

Honela, elkarteak aurrera egin dezan, atzetik, ezaguna den eta informatua dagoen zaletu talde baten beharra dagoela ondorioztatzen dugu. Honegatik, zaletu edo interesa duten pertsona hauen zerrenda egitea da aurreneko eginbeharra. Zaletu talde hori abiapuntu eta oinarritzat hartuta hasi ahal izango gara udaletxearekin elkartearen bilgunea eta eragilea izango den lokal baten lagapenaz hitz egiten, bertan ezagupenak elkartrukatu eta zaletasun hau zabaldu ahal izateko. Aurki bilera bat antolatuko dugu, baina bitartean ahalik eta zaletu talde handiena biltzen eta informazioa zabaltzen saiatuko gara. Sortu daiteken edozein duda argitzeko edo eta TXIKITOko partaide izan nahi duen ororentzako, txikitoelkartea@gmail.com e-posta helbidea zuen esku uzten dugu. Aio eta animatu!

mini-z.k ere?

julenagi — 2008/05/08 20:43
joder!! ta nik jakin ez!! berriro ere muntatu beharko det nire mini-z...

Bai noski!

Andoni — 2008/05/08 21:52
Mini-Z modeloak ere noski, madalitate zabalena islatzea nahiko genuke. Osatu nahi dugun listarako datuak korreo hortara bidaltzerik bazenu... Ea denen artean aurerra atera dezakegun proiektu hau.

.

julenagi — 2008/05/08 22:59
Aurrerago apuntatuko naiz seguruenik... noizbehinka edo geratu ohi zarete edo...kontatu iezaiguzue zeozer gehiago. Nahiz eta autorik ez eduki, parte hartu leikegu? Nire mini-z K.O. dago eta...jejeje!! Ondo segi eta zorte on!!

...

Andoni — 2008/05/11 20:56
Azkenaldian askorik ez baña geratu izan gara lagun gutxi batzuk. Besteren bat ere herritik ibiltzen dela esan digu. Gauza hori da, talde handia osatu, elkartu eta ahal dena ikasi, ze guk behintzat ezagutza baño gogoak ditugu hasera batean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
TXIKITO LEGAZPIKO MODELISMO ELKARTEAren aurkezpena

Elkarte berriaren logotipoa