Txalapartaren zalaparta
Astelehenean hasi zen txalaparta ikastaroa. Xabier Arakama trikitilari zegamarra da emailea eta "oso itxura ona" hartu die ikasleei.
Sei legazpiar hasi dira txalaparta ikastaroan eta bi hilabetez astelehenero-astelehenero ariko dira Kultur Etxean. Xabier Arakama irakaslea esperientzia handikoa da. "Katalunian eta Euskal Herrian txalaparta ikastaro ugari eman ditut eta, benetan esaten dizuet, hemengoa bezalako taldea egokitzea oso zaila da". Lehenengo egunean segituan hartu omen dute txalapartaren erritmoa seiek. Argazkian horietako bi ikus ditzakezue ahalegin betean:

Ikasleek ez dute ikastaroa amaitu eta ikasitakoa ahazten uzteko asmorik. "Orain ikasi eta pentsatuko dugu ikasitakoa praktikan jartzeko zer egin, baina, seguru egon ez dugula bere horretan utziko" esan digu ikasleetako batek.
Aurki herriko ekitaldietan ikusiko ditugu, nork daki!