Txalaparta tailerra
Bigarren urtez jarraian Txalaparta tailerra antolatu du Doinua Musika Eskolak. Martxoaren 8tik 22ra eman ahal izango da izena eta irakasle Xabier Arakama zegamarra arituko da. Arakama Trikizio eta Zesatek talde ezagunetako trikitilaria da.
Iaz ere legazpiar batzuek jaso zuten tailer hau eta oso balorazio ona egin zuten. Gutxieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero Doinua Musika Eskolan bertan galdetu.