Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txalaparta: burua eta herrena
Dokumentu Akzioak

Txalaparta: burua eta herrena

2009/06/21

Doinuak antolatutako txalaparta ikastaroa amaitu da. Zortzi legazpiarrek hartu dute parte. Ostegunean, Latxartegin, Doinuak antolatutako ekitaldian ikusi eta entzun ahal izan genuen eurek ikasitakoa.

Iñaki Arakama Trikizio eta Zesatek musika taldeetako zegamarrak eman du ikastaroa. Bikoak, hirukoak eta ttakunak ikasita joan den ostegunean erakustaldia egin zuten Latxartegin. Saio librea lehenengo eta ondoren Zazpi Jauzi jo zute txalapartaz, soinuak eta hainbat perkutsio instrumentuk lagunduta. Irakaslearen arabera ikasle guztien batez besteko nota bikainekoa izan da. Hemendik aurrera herrian ikusi nahi ditugu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Txalaparta: burua eta herrena

Bi ikasle ahalegin betean (Errikarte Agirre)