Tuterako maratoi-erdian %1 legazpiarrak
Lasterketetan parte hartzeko eta korrika egiteko zaletasunak gora egin du gure inguruan. Santiago Jimenez "Jimmy", Koke Bravo, Ruben Vega eta Joseba Barandiaran Tuterako lasterketan izan ziren otsailaren 21ean. Argazkia bidali digute.
Laurehun parte-hartzailetik lau ziren legazpiarrak. Beraz, euren mezuan esan diguten bezala %1 legazpiarrak ziren eta herriaren izena toki onean utzi omen zuten.
Gogoratu ZingiZangoko kazetariak legazpiar guztiak zaretela eta Parte hartu atala erabil dezakezuela edozein albiste, iritzi, gai argitaratzeko.
Eskerrik asko, beraz, argazkiko laukoteari.
Lehiaketa
lehiaketa
lehiaketa
lehiaketa
elkartea@zingizango.com
Lehiaketaren erantzuna elkartea@zingizango.com helbidera bidal dezakezue eta zuen datuak aipatu bertan. Hemengo erantzunak ez du balio.
Barkatu eragozpenak.