Trikiti doinua eta gaztainak euskararen alde
ZingiZango elkarteko kideok musika eta danbolinarekin ospatu genuen abenduaren 3a. Aurten lehen aldiz, eguraldi bustiari aurre eginez, plaza berriko arkupetan gaztainak erre eta saldu egin genituen, trikiti doinu alaiaz lagunduta. Magiaz bezala, eguraldiak ez baitzuen askorik laguntzen, herritar ugari azaldu zen gure ingurura eta oso giro ona sortu zen. Garbi dago, beraz, datorren urtean ere bide horretatik jarraitu beharko dugula.
Egia esateko, Ibarguren eta Azarola trikilariak Urbeltzera bildu zen jendetzaren errudun nagusiak izan ziren, saguak musikara bezala gerturatu baitziren kaleetan zebiltzan herritar ausartak (eguraldiagatik). Danbolinak eta suak ere badu bere xarma, eta horrek ere lagunduko zuen. Kontua da, jendea bildu zela eta Legazpin ere Euskararen Eguna ospatu ahal izan zela. Han elkartu ginen kideok, behinik behin, elkarri zorionak eman genion. Hori inork ez digu kenduko.