Tourreko porra Karibe Zaharreko tropeltxoarekin.
Tropela.net atariaz baliatuta, 20 euroren truke sariak lortzeko aukera izango da aurten. Izen ematea larunbatean, 13:00etan amaituko da.
Parte hartzeko tropela.net atarian izena eman eta zure erabiltzailea sortu (sortu ez duenak). Karibe Zaharra tropeltxoa topatu eta eskaria bidali. Honekin batera 20 euro eta izena utzi Karibe Zaharra tabernan. Larunbatean eguerdiko 1etan itxiko da tropeltxoa eta orduan zehaztuko dira sariak. Animatu!