2. GARAGARDO FESTA
Martxoaren 31n hasi eta apirilaren 3 arte, Urbeltz pilotalekuan, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak bigarren garagardo festa antolatuko du.
Artzain eguna
Irailaren 5ean Gipuzkoako Artzain Egunaren XXI. edizioa ospatuko da Legazpin. Urteroko legez artzaina eta honen ogibidea kalera aterako dira eta Euskal Herria Plaza artzain munduaren topaleku bihurtuko da.
Santa Ageda bezpera degu
Osteguna, Santa Ageda bezpera, herriko abesbatzek girotuko dute Legazpi. Hiru urtetan ZingiZango eta bertso-olariek ere antolatu izan dute Santa Eskea baina aurten ez. Nolanahi ere, bertso eskolako bi kide Seguran ibiliko dira baserriz baserri.
Zapatuko ihauterien egitaraua
Aurtengo zapatuko ihauteriek badute honezkero egitaraua. Iazko egunaren eskema errepikatzen da baina bazkalekua aldatzen da, kalejira Hegialden hasi dadin eta ibilbidea laburragoa izanik, kalera lehenxeago iristeko. Karrozaren lanak ere badoaz aurrera, nahiz eta beti bezala jende gutxi elkartu. Hala ere, beti bezala, proposamenak behar dira, ideiak, laguntza... Betikoa! Animatu oraindik badago eta zereginik!
Udako zuen argazkien zain
Aurreko urteetan bezala, abuzturako etxerako lana eman nahi dizuegu ZingiZangonautoi. Zaudeten lekuan zaudetela, herrian nahiz herritik kanpo, bidali e-mailez zuen argazkiak edo "parte hartu" atalaren bidez zuen erreportajea idatzi. Aurten ere zozketaren irabazleek kamiseta berri-berriak izango dituzte opari.
Ihauterietarako bilera
Aurtengo ihauterietan zeozer berria antolatu daitekeen hitz egiteko bilera antolatu du gazte asanbladak, ostegunean, arratsaldeko 7etan, kultur etxean.