Errikarte Agirreren gizon probak
Jaietan jo eta ke ibili da Errikarte Agirre argazkilaria. Horren erakusgarri gizon probetan egindako argazkiak.
Nolakoa da telebistako Brinkola?
Aurki hasiko da Brinkola programa. Hamahiru atal izango ditu. Besteak beste, Brinkola Txiki bertsolaria, Xalbador ostalaria eta Fina ileapaintzailea bizi dira bertan. Brinkola honetan guztia gerta omen daiteke eta, aldi berean, ezer ez. Berezia, euskalduna eta bere legeak dituen herria da. Santio bidea eta trena pasatzen dira bertatik.
Aintzane Gamiz: «Madrilera joateko tentazioa aspaldi galdu nuen»
Igandeko Berrian elkarrizketa egin diote Aintzane Gamiz aktore legazpiarrari. Bikoizketa-aktore lanetan eta Pilotari telesaileko aktore dabil gaur egun. Laster Penelope Cruzen film batean bikoizketa-lanak egingo ditu.
Lekanazpiko kideak "Udazken Loreak" saioan
"Udazken Loreak" ETB1en igande gauetan perretxikoei buruz ematen duten saioa da. Azaro bukaeran emango duten programan Juanito Etxeberria, Joxe Martin Arizti, Anjel Urrate, Beñat Aierbe, Asier Miranda eta Igor Etxeberria agertuko dira.
Brinkolatarrak ETBn
Larunbateko Berrian "Brinkola" telesailari buruzko informazio zehatzagoa atera da.