Gorka eta Oskarren erretratuak ikuspegi kritikotik
Urriaren 19an goi-mailako argazki erakusketa zabalduko dute Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean. Oraingoan, Edorta Kortadi historialari eta arte kritikariaren iruzkina ekarriko dugu gune honetara.
Gurutze Agirreren Mugimendua Donostian
Gurutze Agirrek "Mugimendua" izeneko argazki-erakusketa jarriko du otsailaren 1etik 28ra bitartean Donostiako Caravanserai jatetxean.
Gorka Salmeronen erakusketa Oñatin
Goienan irakurri dugu. Gorka Salmeronek formatu handiko 25 erretratu jarri ditu Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Ikusgai egongo dira azaroaren 6ra arte, astelehenetik domekara, 18:00etatik 20:00etara.
Joseba Arakamari elkarrizketa Aperitifa saioan
Arbe Kirolak dendako Joseba Arakamari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Aperitifa saioan. Elkarrizketa entzuteko edo deskargatzeko aukera dago web orrian.
Legazpi Fiturren LENBUR Fundazioaren eskutik
Legazpin eta Urola Garaian ikusi daitekeena FITURren egongo da ikusgai LENBUR Fundazioaren eskutik.
Merkatu Txiki Egun arrakastatsua Ikastolan
Aurten ere ospatu dugu Haztegin Merkatu Txiki Eguna. Aspaldiko partez, eguraldi bikaina izan da zapatu honetan, eta jendez lepo izan dugu Ikastola eta Latxartegi ingurua abenduaren 20ko hitzorduan. Gabon atarian, ikasbidaiara joango diren Haztegiko DBH4ko ikasleek sosa batzuk inguratze aldera, herritarron ohiko bilgune bilakatu da Legazpin Merkatu Txikia.