Bertso eskolako gaztetxoak Urretxun
Urretxuko bertso eskolako ikasleekin bertsotan aritu ziren Legazpiko Bertso Olari gaztetxoenetako batzuk.
Bertso-afaritarako sarrerak asteburuan salgai
Otsailaren 10ean egingo den bertso-afaritarako sarrerak asteburu honetan jarriko dituzte salgai.
Jaka bertsus Iriondo
Bertso-desafioa antolatu dute Urretxuko Motz tabernan. Legazpiko Asier Iriondo eta Urretxuko Andoni Jakaren artekoa izango da.
Amets Arzallus eta Julio Soto otsailean
2012ko bertso-afarira ere Amets Arzallus eta Julio Soto etorriko da. Laubide jatetxea obra-lanetan itxita izango denez, Aitxurin egingo da bertso-afaria, otsailaren 10ean.
Bertso-Olariak Ilunbeko finalean
2011ko azkeneko eskola Donostiako Ilunben izan zuten bertso-olariek. Abenduaren 18an, bertan jokatu zen Gipuzkoako bertsolarien finala.
Kantu-afaria azaroaren 25ean
Iaz bezala, aurten ere, Askalas taldeak jarriko dio kantu-afariari musika. Hil berri den Maripaz Aranguren euskaltzalea gogoratuko dugu kantu-afarian.
Latxartegiko saioa Bertsoa.com orrian
Urriaren 15ean Latxartegin izan zen saioa jaso du Bertsoa.com web orriak. Hona hemen:
"Bertsolari" filma Legazpira
Azaroaren 4an eskainiko da "Bertsolari" filma Latxartegi aretoan. Bi emanaldi izango dira: 19:30ean eta 22:15ean.
Puntako bertsolariak eta saio ederra
Dozenaka entzule izan ziren Latxartegiko bertso-saioan. Bertaratutakoak eta bertsolariak oso gustura ziren saioaren bukaeran.
Bertso eskolen ordutegiak
Legazpiko Bertso-Olariek aurtengo ikasturterako ordutegiak finkatu dituzte:
Bertso saioa urriaren 15ean
Iragarri genuen bezala, urriaren 15ean Andoni Egaña, Miren Amuriza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango ditugu Legazpin kantari. Legazpiko Bertso-Olariek saioa iragartzen duen kartela bidali digute.
2011-2012 ikasturtea martxan bertso eskolan
Urriaren 7rako egin dute deia. Itxaropeneko lokalean 18:00etan elkartuko dira eta, bertan, interesa dutenekin egunak, orduak eta taldeak antolatuko dira.
Nerea Elustondo final laurdenetara
Nerea Elustondo bertsolaria Eibarren jokatutako Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa irabazi eta final laurdenetara pasa da.
G.puntuaren bideoklipa
Iragarri genuen Gipuzkoako Txapelketako sintoniari Ixidraneko Iñaki Garitaonaindiak jarri ziola ahotsa. Musika Elkano Browning Cream taldeak egin du eta kanturako, gure mugakideen, Antzuolako bertso eskolako kideen, hitzak aukeratu dituzte. Hona hemen kantuaren bideoklipa:
G.puntua martxan da berriz
Gipuzkoako Txapelketaren final zortzirenak Andoainen hasiko dira irailaren 17an. Nerea Elustondo izan zen maiatzean sailkatu zen legazpiar bakarra. Hala ere, ez da txapelketako legazpiar bakarra izango.
Urriaren 15ean bertsolariak
Urtarrilean, Eixal baserriaren alde, sei bertsolarik musutruk egin zuten saioa Urbeltz pilotalekuan. Hori dela eta, urtean zehar seiak Legazpira ekartzea erabaki zuten Legazpiko Bertso-olariek. Otsailean Amets Arzallus eta Julio Soto izan ziren bertso-afaritan. Gainerakoak urriaren 15ean etorriko dira.
Saio bizi eta bikaina
Aurtengo bertso saiorako tokia aldatu zuten Legazpiko Bertso-olariek. Oholtza Arrano parean jarri eta Karibe Zaharrera begira saio bikaina egin zute Arkaitz Estiballesek eta Iker Zubeldiak. Errikarte Agirreren argazkiak dira horren kronika.
Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan
Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira.
Lehenengo fasea bukatu da
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren lehenengo fasea igandean bukatu zen Zumarragan. Arratsaldeko saioan Julen Agirreburualdek kantatu zuen. Orioko saioan baino hobeto jardun zuen arren ez da bigarren fasera pasako.
Nerea Elustondo bigarren fasera
Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketak jokatu dira asteburuan. Joseba Barandiaranek Gabirian kantatu zuen eta Nerea Elustondok Aretxabaletan. Nerea udazkeneko faserako sailkatu da.