Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du
Zapatu goiz osoan zehar Brinkolako Armuño mendiko bidezidorrak garbitzen eta zabaltzen jardun zuen mendi martxako "brigadak". Arriurdin, Izadi Zaleak, Burdinola eta Legazpiko Gaztetxeko kideak bertan izan ziren, egindako deiari zintzo erantzunez. Oraintxe da aukera ederra inguru zoragarri horiek ezagutzeko.
San Migel ermitako aitorleku zaharra berritu dute
Legazpiko Apatso baserrira ezkondutako Felix Pinillos nafarrak San Migel ermitako aitorleku zaharra konpondu eta birgaitu du, Burdinola Elkartearen eskariz.
Zuhaitz Egun jendetsua Ardanbidetan
Igande goizean sekulako tropa bildu gara Ardanbidetako aterpe aurrean Zuhaitz Egunean parte hartzeko. Haize hotz eta zakarra bazebilen ere, jendea ez da kikildu, hamaiketakoagatik beharbada... Zortea lagun, pagoak eta lizarrak aldatu diren mendi-hegalean ez gaitu haizeak zigortu eta lanak lasai egiteko moduan izan gara.
Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean
Otsailaren 16ko goizean Burdinola elkarteko bost kide auzo-lanean aritu dira Udanatik Oñati aldera doan errege-bide zaharrean. Izan ere, otsailaren 24an Burdinola eta Izadi-Zaleak elkarteek ibilaldia antolatu dute Legazpitik Oñatira, haurrekin egiteko, eta bidea garbitu baten premian zegoen.