Zinea euskaraz nagusi asteburuan.
Asteburu honetako zine eskaintzako hiru filmetako bi euskaraz izango dira: Zine-Klubean eskainiko den "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala alde batetik (ostiral eta larunbatean 22:15ean), eta haurrentzako emanaldia bestetik (igandean 17:00etan). Azken honek, "The wish fish", Txetxu Altolagirre legazpiarraren gidoia du oinarri.
"Gartzela" ikusgai
Eneko Aseginolaza legazpiarrak parte hartu duen Gartzelak sari asko lortu ditu eta gertutik jarraitu dugu ZingiZangon. Euskararen Nazioarteko egunean film laburrak bota zituzten EITBn, tartean, Gartzela. Legazpiko irudiak eta pertsonak ere azaltzen dira. Euren web orritik hona ekarri dugu:
Xabier Portugal saria irabazi du Gartzelak
Gartzela film laburrak sariak irabazi eta irabazi jarraitzen du eta horretan zerikusi handia du Eneko Aseginolaza legazpiarraren lan teknikoak. Oraingoan XABIER PORTUGAL saria irabazi zuen Pasaian. Gipuzkoako film laburrik onena izendatu dute, beraz.
Gartzelaren ibilbidea
Eneko Aseginolazak parte hartzen duen Gartzela film laburraren bide oparoaren berri eman izan dugu ZingiZangon. Bideak ez du etenik nazioartean. Londonen eta Bartzelonan izan da, berriki.
Zine karteldegiaren aurrerapena
Zinea kudeatzen duen Gesprocine enpresak martxoko egitaraua aurreratu digu. Hemen dituzue ba martxoan ikusgai izango diren filmeak.
Zine komertziala berriz martxan
Asteburu honetan hasiko da berriz zine komertziala Latxartegi Aretoan "Avatar" filmarekin. Larunbat eta igandean 18:00ak eta 21:30etan izango da eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:30etan. Asteburu honetarako aukeratu den filma dela eta, ez da haurrentzat saio berezirik egongo eta esandako ordutegia berezia izango da. ANIMA ZAITEZTE!!
Zine Kluba: "The visitor"
Abenduko lehen saioa datorren ostiralean izango da, abenduak 4, gaueko 22:15etan Latxartegi Aretoan.
Zine Kluba: "Revolutionary Road"
Ostiral honetan gueko 22:15etan Latxartegi Aretoan Sam Mendes zuzendariaren filme hau eskiniko da.
Zine Kluba: "Slumdog millonaire"
Gaur azaroak 13 filme hau emango da gaueko 22:15etan Latxartegi Aretoan.