Sorgindu zaitez
'Sorgindu zaitez' kanpainaren berri iritsi zaigu. Donostiako 'Espai Catalunya Topalekua' elkarteak eta Porrerako (Tarragona) 'Vall Llach' upategiak sustatutako kanpaina da, bere helburua 'Acció Cultural del País Valencià'ri laguntzeko dirua biltzea da.
Baloiriz ez
ZingiZangozale batek errotulazio berri oso aldrebesa bidali digu. Horien arduradunei, hemendik aurrerakoan, kontu pixka bat eskatu eta egindako akatsak zuzenduko dituztelakoan bidali digu. Ea hala den!
ZORROTZen itxieraren aurkako manifestaldia donostian
Aurreko astean, enpresa itxi eta gero, langile talde batek Donostian manifestaldia deitu du.
ZORROTZ COMERCIAL itxi dute!
ZORROTZ COMERCIAL lantegiko langileek zabaldutako oharrean lantegia itxi izana salatu eta, ostegun honetan, elkarretaratzea eta, ekainaren 9an, manifestazioa deitu dituzte Legazpin eta Donostian, hurrenez hurren.
AHTren aurkako bertsoa
ZingiZangozale batek Itsasondoko AHTren aurkako ekintza dela eta oharra eta bertsoa bidali dizkigu. Hona hemen:
Egunkariaren aldeko manifestaziorako autobusa
ZingiZangok bat egin nahi du Egunkaria auziko auzipetuekin. Horregatik, larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Ostiraleko 14:00ak baino lehen honela eman ahal izango duzue izena:
Banderen lapurrak
ZingiZangozale batek sartutako albistea da honakoa: Errealaren mendeurreneko bandera lapurtu dute.
Ezkontzaren hondarrak
Gaur egun eztei ospakizunek indar handia hartu dute berriz ere, eta ez dira oharkabean pasatzen inorentzat. Zapatu eguerdi askotan jende dotore askoa ikusten dugu plaza inguruan, denak apain apain, egun handiari hasiera emateko gertu. Elizako edota udaletxeko saioaren ondoren, gonbidatu guztiak zain zain egoten dira kanpoan ezkonberriak txaloka, bibaka eta txistuka hartzeko.
30 ALDE
Ez gara pilota partida bateko apustuaz ari. Ez gara 30 metro segundoko haizea alde duen tokiaz ari. Ez gara inori norabait alde egiteko esaten ari. Euskaraz ulergaitza eta erabat okerra den seinalea jarri dute Patrizio Etxeberria kalearen hasieran.
Espaloiak auto edo oinezkoentzako?
Urtatzako bizilagun batek bere kexua bidali du ZingiZangora zenbaitek autoa espaloietan aparkatzen duelako etxe aurrean uzteagatik. Hona hemen bere idatzia eta bidalitako argazkia:
Kultur Errotaren aldeko kanpaina
Gipuzkoako foru aldundiak Topagunea euskara elkarteen federazioa (ZingiZango bertako kide da) eta Kultur Errota babesteko zuen hitzarmena bertan behera utzi du. Hori dela eta Topagunearen eta Kultur Errotaren aldeko kanpaina antolatu da. Webean adierazpena argitaratu dute eta berekin bat egin daiteke bertan:
Bilboko Kafe Antzokiaren aldeko sinadura bilketa
www.kafeantzokia.com orrian ematen dira udalak hilabetez Antzokia itxi izanari buruzko azalpenak. Hiri erdalduneko euskalgune nagusi eta erreferentziala arriskuan dago. Euskaldunok guztiok dugu zer galdua Kafe Antzokia ixten bada. Eman zure sinadura, taberna baino askoz gehiago den mugimenduaren alde.
Software librearen aldeko sinadura bilketa
Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea erabili nahi dugula agertzen dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, OpenOffice...): Software Libreak, berdintasuna, partehartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu zuzenago bat sortzen laguntzen gaituen tresna bat delako.
Legazpi 400 urtez aske. Nondik aske?
Segurar minduen izenean Rafa Berasategik izenburu hori duen gutuna argitaratu du igandeko Goierriko Hitzan. 400. urteurreneko ospakizunetan Legazpin erabili den goiburua kritikatzen du bertan. Gutuna hona ekarri dugu.
GREBA BATZORDEAREN KARTEL EUSKARA GABEA
Legazpiko CIE Automotive enpresako langileen lanuztea zeresana ari da ematen. Lanuzteari garrantzirik kendu nahi izan gabe, herrian azaldu den kartelari jarri diogu arreta.
Gizarte alokairua? Ez, mila esker
Oskar Salinas legazpiarrak hainbat egunkaritan gutuna argitaratu du. Bertan gizarte alokairuarekin izan duen esperientzia kontatzen du eta gogoetarako bidea ematen. ZingiZangora ere iritsi zaigu gutuna.
Alokairu babestuko etxe baten aurrean protesta
Frontoi atzean dagoen alokairu babestuko etxe batek protestak eragin ditu. Sei hilabete daramatza hutsik, lau esleipen egin dira eta lauek uko egin diote. Etxe horren balkoian pankarta jarri dutenek "alokairuaren kostu altuari" egozten diote hutsik egotea.