Herrira plataforma Legazpin
Legazpin, Egin Dezagun Bideak bultzatuta, presoen aldeko Herrira plataforma martxan da.
Egin dezagun bidea
Urtarrilaren 26an, 19:00etan, Legazpiko Egin Dezagun Legazpiko plataforma aurketuko da Kultur Etxean. Antolatzaileek bertara joateko deia egin diete legazpiarrei.
Presoen aldeko plataforma
Legazpin presoen aldeko plataforma osatzeko deia egin dute. Urtarrilaren 12an, 19:00etan, Kultur Etxean egingo dute bilera. Bertara joateko deia egin diete legazpiarrei.
Lau autobus beteta
Larunbatean, manifestazio nazional batera inoiz joan den autobus kopururik handiena joan zen Legazpitik. Autoetan ere jende ugari joan zen. Antolatzaileek 90 mila lagunetik gora zenbatu zituzten Bilboko kaleetan. Gara egunkariaren arabera, 110 milara ere iritsi zen pertsonen uholdea. ZingiZangozale batek zenbait argazki bidali dizkigu:
Mina ateratzeko beharra
Inma Berriozabal preso gaixoaren senarra da Jon Imanol Ormazabal Gorrotxategi "Txondo" hegialdearra. Hitzan argitaratutako erreportajean, beraien egoeraren berri eman du Txondok.
Manifestaziorako autobusak
Antolatzaileek jakinarazi digutenez, larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak 14:45ean aterako dira plazatik. Dagoeneko 160 pertsonak eman dute izena. Hala ere, oraindik bada tokia.
Kolosala izango da
Urtarrilaren 7an, Bilbon, preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioa azken urteotako handiena izateko bidean da. Hamar egunen faltan, ia hiru autobus betetzeko adina jendek eman du izena Legazpin.
Eta, euroa lehertuko balitz zer?
Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialari legazpiarrak bere analisian. Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzuekin batera (www.gaindegia.org).
Bilboko manisfestaziorako autobusa
Urtarrilaren 7an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio erraldoia egingo da Bilbon. Antolatzaileek autobusak antolatu dituzte Legazpin. Bestalde, ostegunean, udaletxean egingo den jendaurrekoan, bertara joateko deia egingo dute hainbat elkartetako legazpiarrek. Honela dio oharrak:
Elkartasun astearen kronika eta argazkiak
Aurten Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiar preso politikoek 20 urte bete dituztenez espetxean, herriko presoen aldeko elkartasun astea burutu zen “20 urte espetxean, 20 urte borrokan” lemapean, asteazkenetik hasita larunbata arte. Egun horietan zehar, bideo emanaldia, hitzaldia, enkartelada, mendi martxa, bazkaria eta kontzertuak izan dira, besteak beste.
Amaiur nagusi Legazpin
Madrilgo kongresurako eta senaturako hauteskundeetan boz gehien Amaiurrek lortu ditu Legazpin. Kongresurako bozak honela banatu dira:
Aurrekontuak aurkezteko bilerak
Datorren urteko aurrekontuak aurkezteko Gipuzkoako Foru Aldundiak bilerak egingo ditu eskualdeka. Gureari dagokiona azaroaren 11n egingo da, Beasaingo Igartza jauregian, 19:00etan. Besteak beste, Martin Garitano diputatu nagusia izango da bertan eta alderdi guztietako zinegotziak, eskualdeko gizarte eragileak eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Honela dio diputaziotik iritsi zaigun oharrak:
Batzarra, afaria eta kanpainari hasiera
Azaroaren 3an, 20:00etan, Legazpiko Ezker Abertzaleak batzarra egingo du Lekanazpi elkartean. Ondoren, afaria izango da eta gauerdian hauteskunde-kanpaina abiatuko dute. Afaritarako izena Arrano tabernan eta Lekanazpin bertan eman ahal izango da.
Manifestaziorako autobusa
Zapatuan, Bilbon, manifestazioa egingo da. Leloa "Euskal Herriak konponbidea nahi du" izango da eta Legazpitik autobusa aterako da. Ostirala baino lehen, Arranon, Karibe Zaharrean edo Lekanazpin eman beharko da izena.
Ezker Abertzalearen Herri Batzarra ostiralean
Legazpiko Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du ostiral honetarako. Egoera politikoaren inguruko batzarra izango da, 18:30ean, Lekanazpi elkartean. Legazpiko abertzale eta ezkerzaleak daude bertara deituta.
Zapatuko manifestaziorako autobusa
Datorrren zapatuan Bateragune auzia salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon. Karibe Zaharra tabernan eta Arranon autobusean joateko izena eman ahal izango da.
Kepa eta Juani etxetik urrunago
Urte luzez elkar ikusi gabe egon ondoren, iazko maiatzetik, Asturiasko Villabonan, kartzela berean egon dira Kepa Solana eta Juani Delgado preso politikoak, aurtengo maiatzetik ekainera, gainera, modulu berean. Berriki, kartzelaz aldatuta, banandu eta etxetik urrundu dituzte.
Emilio Arangureni egindako elkarrizketa
Argia astekarian Emilio Aranguren Etxeberria gotzain kubatarrari egindako elkarrizketa mamitsua argitaratu berri da. Haren aita Daniel Aranguren Legazpiko alkate izan zen gerra aurrean eta gerraren ondorioz erbestera ihes egin zuen. Legazpi eta Euskal Herriarekiko atxikimendua garbi adierazten da elkarrizketan zehar. Hunkigarria.
Mosaiko erraldoia Larraitzen
Nazioen Munduak honako deia zabaltzeko eskatu digu: 2000 lagunek osatutako mosaiko erraldoia egingo dugu Larraitzen, uztailaren 2an, 10:30ean.