Legazpiko argazki zaharrak Kutxatekan
Joan den hilean Kutxak bere argazki ondarea interneten jarri zuen ikusgai, 500.000 argazki baino gehiago. Horietako batzuk, asko ez, Legazpikoak dira eta badira, gainera bitxiak.
Legazpiko Ahotsak proiektua abian jarri du Burdinolak
Uztailean "Legazpiko Ahotsak" proiektua abian jarri zuen Burdinola elkarteak, XX. mende hasierako ohiturak eta bizimodua jasotzeko eta aztertzeko, eta Legazpiko euskararen lekukotzak jasotzeko. Horretarako, adineko legazpiarrei elkarrizketak egiten hasi zen eta dagoeneko 27 burutu ditu.
Euriak ez zuen Florenen ibilaldia zapuztu
Euria "bozarka" edo baldeka ari bazuen ere, aurrez erabakitako ibilbidea egin zuten Florenek eta bere jarraitzaileek Korostiaga mendian barrena. Hamar lagun hurbildu ziren zapatu goizean Burdinola elkartearen egoitzaren aurrera, eta ezin, bada, bertan behera utzi ibilaldia.
Brinkolako entziklopedia kalean da
Atzo, urriak 23, Aitor Azpiazuren ormaiztegiarraren lehen lana aurkeztu zen jendez gainezka zegoen Brinkolako Saloian. Liburuaren izenburua hauxe da: "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara. Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak". Materialaren %95a Brinkolako Olazar baserrian jasotakoa omen da, amaren sortetxean. Burdinola elkarteak argitaratzen duen hirugarren liburua da.