Hemen zaude: Hasiera Albisteak OK ETA MOK
Legazpin euskaraz zergatik ez?

Legazpin euskaraz zergatik ez?

2009/12/04

Aurten ere abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ekintza ezberdinak burutu ditugu Legazpin. Egindako ekintzak eta konpromezuak partekatu nahi ditugu. Anima zaitez!

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Patrixioren txaletaren etorkizuna erabakita dago

Patrixioren txaletaren etorkizuna erabakita dago

2009/10/30

Ustekabea hartu dugu legazpiarrok urriaren 28ko udal-batzarrean onartu den presazko mozio batekin. PNV-PSE-Alkarbidek erabaki dute dagoeneko zein erabilera emango zaion Patrixioren txaletari: Legazpi Bai, Patricio Echeverria goratzeko museoa eta Lenburren egoitza. Zein batzordetan eztabaidatu da hori? Zergatik erabilera hori eta ez beste batzuk? Zertan oinarritu dira erabaki horiek hartzeko? Zuri eskatu al dizute iritzirik?

Gehiago Irakurri… [ 20 erantzun ]

Zinemaren etorkizuna kili-kolo

Zinemaren etorkizuna kili-kolo

2009/10/07

Zurrumurruak dabiltza aurtengo urtetik aurrera ez ote den zine komertzialik gehiago izango. Ez da harritzekoa, ikusle kopurua azken urteotan asko jaitsi delako eta negozioa, handia ala txikia, egitea zail ikusten delako. Alde batetik, lastima da, herriak aisiarako eskaintzen duen aukeretako bat galtzen duelako, baina bestetik normala ere bai, ez baitugu zerbitzu hori erabiltzen.

Gehiago Irakurri… [ 5 erantzun ]