Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika
Hartu Arte taldearen azken kontzertuko CD+DVDa salgai!

Hartu Arte taldearen azken kontzertuko CD+DVDa salgai!

2011/12/11

Azkenik gaur, abenduaren 10ean, jarriko dute salgai HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa.

Gehiago Irakurri…

Legazpiarrak Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan

Legazpiarrak Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan

2011/10/18

Noraezean taldeak parte hartuko du Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan bikote sailean. Lehen aldia da Legazpiarrak kantu txapelketan parte hartzen dutela eta nahiz eta taldea izan, kantariak bi direnez, bikoteen sailean hartuko dute parte. Noraezean taldeak Urriaren 23an, igandea, 18:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan jokatuko den kanporaketan hartuko du parte. Baina nortzuk dira?, ba honako hauek: Iker Galfarsoro, Aloña Agirre, Izaro Urbieta, Unai Ibarguren, Amaia Aranguren eta Irati Dorronsoro. Bi kanta aurkeztuko dituzte, bata Ken 7 taldearena eta bestea,( eta hau dugu interesgarriena), sorkuntzazko lan berri bat. Zorte on!!!!

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Europako musika egunean parte hartzeko gonbidapena

Europako musika egunean parte hartzeko gonbidapena

2011/06/07

Datorren ekainaren 21ean Doinua Musika Eskolako ikasleek ospatuko duten Europako Musika egunean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Gehiago Irakurri…

Legazpi Musika Banda: neguko kontzertua

Legazpi Musika Banda: neguko kontzertua

2011/01/28

Igande honetan eta eguerdiko 13:00etatik aurrera Neguko kontzertua eskeiniko digu Latxartegi Aretoan.

Gehiago Irakurri…

Azaroan Musika zikloko amaiera kontzertua

2010/11/26

Azaroaren 28an, igandean, 13:00etan hasiko da aurtengo Azaroan Musika Zikloari amaiera emango dion kontzertua: Iñaki Salvador pianojolea eta Mikel Andueza Saxojolea izango ditugu azken protagonistak.

Gehiago Irakurri…

AZAROAN MUSIKA: Asteburu bete-betea

AZAROAN MUSIKA: Asteburu bete-betea

2010/11/18

Santa Zezilia, musikarien zaindari eguna, astelehenean izango da, eta Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan txokolate janarekin amaitzeko Azokako Arkupeetan. Hala ere bezperako asteburu honetan, lau musika emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute musikariek eta musikazaleek. Hemen duzue asteburuko egitarau osoa:

Gehiago Irakurri…

Azaroa Musika 2010

Azaroa Musika 2010

2010/10/29

Datorren azaroaren 1ean martxan jarriko da aurtengo "Azaroan Musika Zikloa". Lehen kontzertua, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte harte behar duen San Petersburgoko (Errusia) "Anima Vocal Ensemble"k emango du, 19:30etan Parrokian. Saio hau Santikutz Abesbatzaren eskutik eskeiniko da.

Gehiago Irakurri…

Kantu-afarirako txartelak salgai

Kantu-afarirako txartelak salgai

2010/10/27

Iragarri genuen azaroaren 19an kantu-afaria izango zela Aitxuri jatetxean, ZingiZangok antolatuta. Agorreko erromeria alaitu zuen Askalas taldearen laguntza izango dugu horretarako. Txartelak salgai daude, dagoeneko, honako tokietan:

Gehiago Irakurri…

Azaroaren 19an kantu-afaria

Azaroaren 19an kantu-afaria

2010/10/20

ZingiZango elkarteak Kantu-afaria antolatu du azaroaren 19rako Iparraldeko "Askalas" taldearekin. Talde hori Irailaren 12an Legazpin izan zen Erromeriaren bazkalostea alaitzen, arrakasta handiz. Kantuen letrak banatuko dira.

Gehiago Irakurri…

Euskal abestien bilduma berria sortu du Xabier Barriolak

Euskal abestien bilduma berria sortu du Xabier Barriolak

2010/09/22

Bilduma berria sortu du Xabier Barriola musikariak interneten, Gaztesarean zegoena ordezkatuz, hain zuzen. 200 abesti herrikoi baino gehiago biltzen dira bertan, PDF, MIDI eta HTML formatoetan. Bejondaikela, Xabier!

Gehiago Irakurri…

Marta Zabaletari elkarrizketa Berrian

Marta Zabaletari elkarrizketa Berrian

2010/08/15

Miguel Borgesi eta Marta Zabaleta legazpiarrari elkarrizketa egin diete Berrian, Txillida Lekuko piano kontzertua dela eta.

Gehiago Irakurri…

Gari liburu-azokan izango dugu

Gari liburu-azokan izango dugu

2010/05/10

Bere kantuez gozatzeko aukera izango da eta hala nahi duenari diskoa sinatuko dio Ixidraneko Iñakik. Horrez gain, trikitilari gazteak, Haztegi ikastolako Batukada taldea eta bertsolariak izango dira bertan.

Gehiago Irakurri…

Gaztetxeko kotzertuak

Gaztetxeko kotzertuak

2010/04/27

Hona hemen aurtengo jaietarako Gaztetxean burutuko diren bi kontzertuak. Eguneko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da eta kartel-buru bezala BAD CO. Alemaniarrak eta Madrilgo LOS CORONAS taldeak izango dira.

Gehiago Irakurri… [ 10 erantzun ]

Astelehenean hasiko da txalaparta ikastaroa

Astelehenean hasiko da txalaparta ikastaroa

2010/04/14

Doinuak antolatutako ikastaroan, iaz parte hartu zuten gehienek jarraituko dute aurten eta kide berriak ere izango dira. Iaz bezala Xabier Arakamak emango du ikastaroa.

Gehiago Irakurri…

Txalaparta tailerra

Txalaparta tailerra

2010/03/08

Bigarren urtez jarraian Txalaparta tailerra antolatu du Doinua Musika Eskolak. Martxoaren 8tik 22ra eman ahal izango da izena eta irakasle Xabier Arakama zegamarra arituko da. Arakama Trikizio eta Zesatek talde ezagunetako trikitilaria da.

Gehiago Irakurri…

Skapando taldearen Zingi Zango

Skapando taldearen Zingi Zango

2010/03/02

Skpadando Subeltza kolektiboko talde bikainaren Zingi Zango kanta ezagun ari da egiten. Talde gaztea da eta kanta ere berria da. Hona bere letra indartsua:

Gehiago Irakurri…

Aro berria Xabier Barriolarekin

Aro berria Xabier Barriolarekin

2010/02/20

Goierriko Hitzan irakurri ahal izan dugunez, Ezkio-Itsasoko abesbatzak aro berriari ekin dio Xabier Barriola zuzendari hartuta. Xabier, besteak beste, Legazpi eta Urretxuko abesbatzetako zuzendari izana da eta Legazpiko ekitaldi askotan lagundu du bere musikarekin, esaterako, ZingiZangoren iazko kantu-jiran.

Gehiago Irakurri…

Alaitasuna Errondailaren emanaldia

Alaitasuna Errondailaren emanaldia

2010/01/13

Urtarrilak 16, larunbatean izango da Gizarte Zentroan 20:00etatik aurrera. Emanaldi hau abenduan eman behar izan zutena da, garai hortan hainbat arazo izan zirela eta bertan behera gelditu zen, baino zor hori kitatzeko hemen datoz oraingo honetan.

Gehiago Irakurri…

Zintruenigoko Virgen de la Paz Abesbatza (Azaroan Musika Zikloa 2009)

Zintruenigoko Virgen de la Paz Abesbatza (Azaroan Musika Zikloa 2009)

2009/11/25

Ekitaldi hau izango da aurtengo zikloari amaiera emango diona. Azaroaren 28an izango da 20:00etan Parrokian. Kontzertu hau Santikutz Abesbatzaren eskutik ematen da.

Gehiago Irakurri…

Xabi San Sebastian Ospela diska aurkezten (Azaroan Musika Zikloa 2009)

Xabi San Sebastian Ospela diska aurkezten (Azaroan Musika Zikloa 2009)

2009/11/25

Azaroaren 27an, 22:00etan eta Latxartegi Aretoan, abeslari donostiar ezagunak bere azken diska aurkeztuko digu. Kontzertu hau "Euskal Kantagintza" programaren barruan dago.

Gehiago Irakurri…