Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mendi Martxa
Mendi martxako kamixetak ailegatu dira

Mendi martxako kamixetak ailegatu dira

2011/10/17

Izadi-Zaleak elkartetik jakinarazi digute iritsi direla dagoeneko Aizkorrin Barrena mendi martxako kamixetak. Urriaren 21etik aurrera eskuragai izango dira elkartean bertan.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Kaxkarinho Aizkorrin Barrena

Kaxkarinho Aizkorrin Barrena

2011/10/02

Aitor Casadok, Kaxkarinho nekaezinak, hainbat lagunen argazki eta bideoekin erreportajea egin du.

Gehiago Irakurri…

Milatik gora lagun Brinkolako mendi martxan

Milatik gora lagun Brinkolako mendi martxan

2011/09/26

Lehenengo urtez eguraldi eguzkitsua izan dute Aizkorrin Barrena mendi martxako antolatzaileek eta, horren ondorioz, ibiltarien kopurua ikaragarri hazi da. Aurten 1.030 lagunek parte hartu dute. Horietatik 497 legazpiarrak.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Aizkorrin Barrenaren web-orria martxan dago

Aizkorrin Barrenaren web-orria martxan dago

2011/09/09

Sarean dago dagoeneko 2011ko Aizkorrin Barrena mendi martxaren web-orria. Bertan ibilbideen gaineko informazioaz gain, izena ere eman daiteke. Aurten laugarren aldiz egingo da.

Gehiago Irakurri…

Aizkorrin Barrenaren aurtengo ibilbideak erabakita daude

Aizkorrin Barrenaren aurtengo ibilbideak erabakita daude

2011/07/27

Aizkorrin Barrena mendi martxaren IV edizioa agorraren 25ean izango da aurten. Badira aste batzuk antolatzaileak lanean hasi zirela eta, dagoeneko, ibilbideak zehaztu dituzte. Ttipi-ttapa ibilbideak Tubobidea zeharkatuko du aldenik alde, eta Zanpa-zanpa ibilbideak, berriz, aurten, Oñatiko udalerria bixitatuko du.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Eguraldi kaxkarra eginagatik ia 700 lagun Aizkorriko martxan

Eguraldi kaxkarra eginagatik ia 700 lagun Aizkorriko martxan

2010/09/26

Harrigarria izan da irailaren 26an horrenbeste mendizale Brinkolara hurbiltzea, kontuan izanik egin duen eguraldi euritsua eta hotza. Esan liteke Aizkorrin Barrena mendi martxak, Euskal Herriko ibilaldien artean oso berria dena, erakargarritasun handia lortu duela, Legazpin ez ezik baita kanpoan ere.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]

Izena emateko azken egunak

Izena emateko azken egunak

2010/09/21

2010eko Aizkorrin Barrena mendi-martxa gainean dugu dagoeneko eta laster kenduko dituzte izen-emateko txartelak Urbeltz, Izadi-Zaleak, Gaztetxea eta Kiroldegitik. Argi ibili,beraz, eta oraindik 10 eurotan lortu nahi badituzu, azkar ibili. Eguraldi ona omen dator, gainera, astebururako...

Gehiago Irakurri… [ 4 erantzun ]

Mendi martxako bideak garbitu dira

Mendi martxako bideak garbitu dira

2010/09/09

Joan den zapatuan bederatzi lagun elkartu ziren Brinkolan aurtengo mendi martxako bideak garbitzeko. Larrosainen, Oazurtza inguruan, Pikandin eta Armuñon ibili ziren sasiak kentzen eta dena kurioso-kurioso jartzen, umore onean. Aurten ere jende asko espero dute Aizkorrin Barrena egunerako.

Gehiago Irakurri…

Aizkorriko martxa irailaren 26an izango da

Aizkorriko martxa irailaren 26an izango da

2010/09/02

Antolatzaileek 15 egun aurreratu dute aurtengo "Aizkorrin Barrena" mendi martxa. Ez da Pilarika egunean izango, agorraren azken igandean baizik. Prestaketa lanak oso aurreratuta daude: ibilbidea, web orria, diptikoa, foroa... Hona hemen hari buruz jaso dugun informazioa.

Gehiago Irakurri…

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREKIN MENDI-IRTEERA DIBULGATIBOA

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREKIN MENDI-IRTEERA DIBULGATIBOA

2010/06/07

Ekainaren 12an Aranzazi zientzia elkartearen eskutik gure natur baliabideak hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea izango dugu legazpiarrok.

Gehiago Irakurri…

Mendi martxako kamixetak Izadin daude

Mendi martxako kamixetak Izadin daude

2009/11/24

2009ko mendi martxan partaide askok ez zuen norbere neurriko kamixetarik eskuratzerik izan. Bada, orain jakinarazi digute berriak iritsi direla eta eskuragai daudela Izadi-Zaleak elkartean. Beraz, ordaindu eta ezer gabe geratu zena, pasa dadila lehenbailehen elkartetik.

Gehiago Irakurri…

Gotzon Aranbururekin "Aizkorrin Barrena"

Gotzon Aranbururekin "Aizkorrin Barrena"

2009/10/13

Astelehenean izan zen "Aizkorrin barrena" mendi martxaren bigarren urtea. Gotzon Aranburuk berak egindako bideoa bidali digu. Ez da bere ikus-entzunezkoak bidaltzen dizkigun lehen aldia eta eskerrik asko Gotzoni eta zorionak mendi martxaren antolatzaileei.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]

Eman izena 2009ko mendi martxan

Eman izena 2009ko mendi martxan

2009/09/04

Izadi-Zaleak, Armuño, Arriurdin, Burdinola eta Gaztetxea, beste urte batez, gogor lan egiten ari dira Aizkorrin Barrena mendi martxa gertatzen. Legazpiko ateetan altxor handi bat daukagu eta altxor hori erakutsi nahi diete hurbiltzen diren mendizale eta bisitari guztiei. Web-orria gertu dago jadanik eta bertan behar diren xehetasunak datoz.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

KxK Produktions-en berriena

KxK Produktions-en berriena

2009/07/14

Piriniotako irudi mundialak oraingoan ere Kaxkak eskaintzen dizkigunak. Ez du denborarik galdu Izadi Zaleak-ekin egin duen azken ibilaldian eta erreportaje berri bat jarri du sarean. Datorren urterako prestatzen ari den montaje baten aurrerapena omen. Izan ere, makina ona edukiz gero, edozeinek!!

Gehiago Irakurri…

Jose Luis Ugarterekin "auskalo nundik"

Jose Luis Ugarterekin "auskalo nundik"

2009/07/08

Proposamen erakargarri hori egin digu Legazpiko Gazte Asanbladak bere blogean. Uztailaren 18ko larunbaterako antolatu dute mendi-irteera eta uztailaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

2009ko Mendi Martxa badator

2009ko Mendi Martxa badator

2009/06/16

Urrian egingo da bigarren urtez Aizkorrin Barrena mendi martxa. Iazko arrakastaren ondotik antolatzen jarraitu beharra zegoen. Aitu behar bestela! KxK gure lagunak ere serio hartu du kontua eta aurtengo ibilbide luzearen erreportaje zoragarria egin du dagoeneko. Klik egin Izadi-Zaleak-eko loturan eta egin amets.

Gehiago Irakurri…

2009ko mendi-martxako bidezidorretan

2009ko mendi-martxako bidezidorretan

2009/03/24

Iazko arrakasta handiaren ondotik, aurten ere udazken aldera Aizkorrin Barrena mendi-martxa antolatuko da. Ibilbideak, ordea, desberdinak izango dira, inguruak aukerak ematen baititu. Eta, hortxe dabiltza antolatzaileak, tartean KxK, jo ta ke, bazterrak miatzen zerbait polita eskaintzeko.

Gehiago Irakurri…

Aizkorriko ondarea eta natura

Aizkorriko ondarea eta natura

2008/10/07

Burdinola elkarteak ohar batean adierazi duenez, Aizkorrin Barrena mendi martxako ibilbideak diseinatzerakoan hainbat faktore izan dira kontuan eta, horien artean, historikoak eta naturaren ingurukoak pisu handia izan dute. Ez dira, beraz, edonola aukeratutako ibilbideak izan. Hori dela eta, urriaren 12an aukera izango dugu Legazpi eta Aizkorri beste ikuspegi batetik ere ezagutzeko.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Legazpi, 400 urtez aske: "Aizkorrin Barrena"

Legazpi, 400 urtez aske: "Aizkorrin Barrena"

2008/05/13

Mendi martxa honen aurkezpen ekitaldia izango degu maiatzaren 16an, 20:00etan Kultur Etxean.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]