Bilbotik Euskal Herrira
Legazpiko ZingiZango euskara elkartearen izena Euskal Herrian zehar zabaltzen ari da "Biarnoko euskaldunak" liburuari esker. Haren ordezkariak Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan izan dira gaur liburua prentsaren aurrean aurkezteko. Egun pozgarria benetan.
ZingiZango Euskaltzaindian
ZingiZangoko ordezkariak Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira apirilaren 12an Philippe Etxegorriren "Biarnoko euskaldunak" liburuaren aurkezpenean. Liburuak, egileak eta, zergatik ez, sustatzaileek merezitako ekitaldia izango dute.
Iokin Otaegiri elkarrizketak
"Rwanda, bihotz minez" liburua dela eta elkarrizketa ugari eman ditu Iokin Otaegi lasalletarrak. Iokin Otaegi (Azpeitia, 1930) Ruandara joan aurretik gure herrian ibili zen urtetan Buen Pastor eta Haztegi ikastetxeetan eta Hots bezalako proiektuetan. Uztarrian argitaratu duten elkarrizketa ekarri dugu hona.