Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirola
Erne Lilatonean parte hartuko duzuen legazpiarrak!

Erne Lilatonean parte hartuko duzuen legazpiarrak!

2010/03/01

Ibargutxi Kirolak dendako arduradunek gonbitea luzatzen diete Lilatonean parte hartuko duten emakume legazpiarrei denda aurrera azal daitezen zapatuan, martxoak 6, eguerdiko ordu batean, Laubiden. Agertzen direnei kamixeta bana oparituko diete eta, gainera, taldeko argazki bat atera. Behobia-Donostia lasterketan bezala, ez dute aukera hau galdu nahi Legazpiko neska kirolari eta martxosoak saritu gabe.

Gehiago Irakurri…

Hiri milla, hamargarrenez

Hiri milla, hamargarrenez

2009/09/02

Goierri Garaia atletismo taldeak hamargarren urtez Hiri Milla lasterketeta antolatu du Agorreko Santikutz jaietan eta esan behar da urtetik urtera parte hartzaile gehiago dituen korrika saioa dela. Zapatuan izango da, ohi bezala, arratsaldeko seietan Aizkorri kalean. Haurrak, gazteak eta ez hain gazteak ere gonbidatuta daude parte hartzera.

Gehiago Irakurri…

Aztiriko 5. mendi-lasterketako argazkiak

Aztiriko 5. mendi-lasterketako argazkiak

2009/07/19

Igandean izan zen eta Ruben Lanzek irabazi zuen gizonezkoetan. Emakumezkoetan Antziñe Kerejeta izan zen bigarrena. Nerea Mansoak argazkiak helarazi dizkigu. Eskerrik asko Nereari.

Gehiago Irakurri…

Izadi Zaleak Euskadiko txapedun

Izadi Zaleak Euskadiko txapedun

2009/06/28

Euskadiko Mendi Txapelketen Kluben 2009ko txapelketa irabazi du Legazpiko Izadi Zaleak taldeak, asteburuan, ekainak 28, Izaban (Nafarroa).

Gehiago Irakurri…

Canfracen 42 km-ko mendi lasterketan Igor Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen

Canfracen 42 km-ko mendi lasterketan Igor Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen

2009/06/15

Larunbat honetan, Carnfraceko 42 km-ko mendi lasterketan Igor Etxeberria legazpiarrak hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen. Lasterketa hau egiten den hirugarren aldia da eta legazpìarra Luis Alberto txapelokerraren eta Unai Bengoa euskaldunaren atzetik sartu zen helmugara, denak minutu berean.

Gehiago Irakurri…

Legorretako 31. kros herrikoian Cipri Burcio garaile

Legorretako 31. kros herrikoian Cipri Burcio garaile

2009/06/14

24 minutu eta 53 segundoko denbora egin zuen. Hiru aurrenak eskutik helduta iritsi ziren eta epaileek Cipriri eman zioten garaipena.

Gehiago Irakurri…

V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriaga memoriala

V. mtb Xabier Ortiz de Luzuriaga memoriala

2009/06/04

Ekainak 7, igandea, goizeko 8:00etan Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko V. mendi bizikleta trabesia egingo da Legazpiko mendietatik zehar.

Gehiago Irakurri…

Legazpiarrak Zegama-Aizkorrin

Legazpiarrak Zegama-Aizkorrin

2009/05/26

Legazpiarrek denbora bikainak egin dituzte pasa den asteburuko Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Lehenengo legazpiarra Ruben Lanz Alzelai (Rufo) izan da, 36. postuan eta 4:39:25 denborarekin.

Gehiago Irakurri…

Udaberria sariko emaitzak

Udaberria sariko emaitzak

2009/05/13

Gaztetxeko Pilota Eskolak lau t'erdiko Udaberria sariko emaitzen eta hurrengo partiden oharra bidali digu.

Gehiago Irakurri…

Jaietako pilota emaitzak

Jaietako pilota emaitzak

2009/05/05

Gaztetxearen pilota eskolak aurtengo jaietan izan diren piloten emaitzak bidali dizkigu. Oharrean maiatzaren 1eko finalen antolakuntzan lagundu zutenei eta partidetara joan zirenei eskerrak ematen dizkie pilota eskolak.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Manolo Agirre eta japoniarrak gizon probaz

Manolo Agirre eta japoniarrak gizon probaz

2009/05/01

Berrian elkarrizketa egin diote Manolo Agirre Legazpiko taldearen botileroari. Bestalde, Sustatun Gizon probei buruzko Japoniako iragarki bat ikusi dugu. Bi gauzak albiste batera ekartzeko modukoak.

Gehiago Irakurri…

Jaietan pilotaz gozatzeko aukera ugari

Jaietan pilotaz gozatzeko aukera ugari

2009/04/28

Gaztetxeko pilota eskolak jai hauetan izango diren pilota partiden berri bidali digu oharrean:

Gehiago Irakurri…

XAKE JARDUNLDIA LEGAZPIN

XAKE JARDUNLDIA LEGAZPIN

2009/04/27

Haurrentzako xake txapelketa izango da larunbatean goizean eta aldiberezko partida azkarren "Open"a Mario gomez Maisu haundiaren eskutik arratsaldean

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Xake ikastaroa dohainik

Xake ikastaroa dohainik

2009/03/17

Santikutz Xake Elkarteak xake ikastaro bat antolatu du dohainik igande goizetan emateko.

Gehiago Irakurri…

Pilota eskolaren informazioa

Pilota eskolaren informazioa

2009/03/05

Gaztetxeko pilota eskolak partiden emaitzak eta kronika bidali dizkigu.

Gehiago Irakurri…

Santikutz Xake Elkartea

Santikutz Xake Elkartea

2009/03/05

Santikutz Xake Elkarteak gogorarazi nahi dizue lokala irekitzen dugula asteazken eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara xakeaz gozatu nahi duen ororentzat. Etorri lagunekin edo bakarrik, lokala Bikuña futbol zelaiaren ondoan kokatzen da, padel pistaren aurrean. Atean logotipoa itsatsita dago.

Gehiago Irakurri…

Pilota eskolaren txapelketak

Pilota eskolaren txapelketak

2009/02/24

Gaztetxeko pilota eskolak hurrengo txapelketa eta partiden berri bidali digu oharrean:

Gehiago Irakurri…

Espainiako JiuJiitsu txapelketa

2009/02/20

Espainiako JiuJiitsu txapelketara Euskadiko selekzioak 2 legazpiar eta urretxuar aukeratu ditu. Asteburu honetan, hilak 21 eta 22, lehiatuko dira Parla (Madrid) herrian.

Gehiago Irakurri…

Udaberri sariko emaitzak

Udaberri sariko emaitzak

2009/02/17

Legazpiko Gaztetxeko pilota eskolak Udaberri sariko pilota partiden emaitzak helarazi dizkigu:

Gehiago Irakurri…

Udaberri saria

Udaberri saria

2009/02/05

Udaberri saria jokatzen ari dira eta Gaztetxearen pilota eskolak emaitzak eta hurrengo jardunaldiak bidali dizkigu:

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]