Hemen zaude: Hasiera Albisteak KULTURA
TXIKITO elkarteak lehen bilera deitzen du

TXIKITO elkarteak lehen bilera deitzen du

2008/06/09

TXIKITO Legazpiko Modelismo Elkarteak bilera batera deitzen ditu modelismoren zaletu eta interesatuak diren legazpiarrak

Gehiago Irakurri…

TXIKITO LEGAZPIKO MODELISMO ELKARTEAren aurkezpena

TXIKITO LEGAZPIKO MODELISMO ELKARTEAren aurkezpena

2008/05/08

Elkartea duela bi urte sortu zen arren, orain jendaurrean eta bereziki modelismoko edozein aldaeratan aritzen diren zaletuen aurrean aurkeztu nahi dugu.

Gehiago Irakurri… [ 4 erantzun ]

Maiatzaren 8an Burdinolak ale berezia aurkeztuko du

Maiatzaren 8an Burdinolak ale berezia aurkeztuko du

2008/05/07

Burdinola elkarteak, maiatzaren 8an, arratsaldeko 7etan "Ehun urteko historia. Centenario de PESA" ale berezia aurkeztuko du Legazpiko Kultur Etxean. 15. zenbakia oso osorik Patrizio Etxeberria enpresa-gizonari eskaini dio, lantegiaren 100. urtebetetzearekin bat eginez.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Diapositiba emanaldia: "Hegoamerika motoan, Cheren bidetik"

Diapositiba emanaldia: "Hegoamerika motoan, Cheren bidetik"

Egilea: Angel Cuerdo Galarraga Eguna: Maiatzak 9, ostirala. Tokia: Kultur Etxea. Ordua: 20:00etan.

Gehiago Irakurri…

Garagardo festak sortutako eztabaida

Garagardo festak sortutako eztabaida

2008/04/25

Julen Agirreburualdek Bertso Eskolaren blogean Garagardo festari buruz egindako bertsoak hautsak harrotu ditu. ZingiZango.com web orriaren historia laburrean erantzun gehien sortu dituen albistea izan da, gaur arte hogeita hiru, hain zuzen.

Gehiago Irakurri… [ 5 erantzun ]

Jose Antonio Azpiazu Legazpiri buruzko liburua ari da prestatzen

Jose Antonio Azpiazu Legazpiri buruzko liburua ari da prestatzen

2008/04/21

Asteleheneko Goienkariari eskainitako elkarrizketan, Seguratik irten zela 400. urteurrena dela eta, Legazpiri buruzko liburua prestatuko duela adierazi du Jose Antonio Azpiazu historialariak.

Gehiago Irakurri…

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

Jakingo duzue dagoeneko ZingiZango euskara elkarteak eta Subeltza kolektiboak jaietan tabernetan euskarazko musika entzuteko ekimena jarri dutela martxan.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Chiquilicuatre eta Legazpi

Chiquilicuatre eta Legazpi

2008/04/02

Rodolfo Chiquilicuatre Espainiaren izenean Eurovisionen kantatuko duen aktorea da. Bere kantuaren bertsio bat dabil sarean eta 50. segundoan gure herriaren aipamena egiten du.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Juan Kruz Diaz de Garaio Hamabostaldian

Juan Kruz Diaz de Garaio Hamabostaldian

2008/04/02

Juan Kruz Diaz de Garaio koreografo legazpiarrak Ara Malikian biolin-jotzailearekin batera Capricho Sarasate estreinatuko du abuztuaren 4an Musika Hamabostaldian.

Gehiago Irakurri…

Aitor Aranaren 'Hilezkorrak' argitaratu du SM argitaletxeak

Aitor Aranaren 'Hilezkorrak' argitaratu du SM argitaletxeak

2008/03/18

Ez du atsedenik hartzen Aitor Aranak. Bere nobelak gazte literaturan iazko Baporea saria irabazi zuen eta orain argitaratu dute.

Gehiago Irakurri…

Eugenio Agirreri elkarrizketa Berrian

Eugenio Agirreri elkarrizketa Berrian

2008/03/13

"Gure meazuloak eta gure meatzariak" liburua argitaratu berri du Eugenio Agirre legazpiarrak eta horren harira elkarrizketa egin diote Berrian.

Gehiago Irakurri…

Aurkezpen hunkigarria Aztirin

Aurkezpen hunkigarria Aztirin

2008/03/04

Domeka eguerdian Felix Ibargutxik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joxan Artzek Aita Julian Alustizaren azken lana aurkeztu zuten aztiriarren auzo elkartean. Orain dela hiru urte bezala jendez gainezka egon zen eta hiru adituen hitzak interes handiz jarraitu zituzten bertara hurbildutakoek.

Gehiago Irakurri…

Aitor Arana, Nafarroako euskararen ikertzaile

Aitor Arana, Nafarroako euskararen ikertzaile

2008/02/26

Aitor Arana Urrestillan bizi den legazpiar ezaguna Nafarroako euskalkiak jasotzen ari da azken urteotan. Joan den ostegunean bere azken hiru liburuak aurkeztu zituen. Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen ditu euretan.

Gehiago Irakurri…

Euskararen berri onak... eta txarrak

Euskararen berri onak... eta txarrak

2008/02/26

Datorren domekan, martxoak 2, eguerdiko 12:30ean, Aita Julian Alustiza (1913-2005) zenaren azken liburua aurkeztuko da Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Edizioa Paulo Agirrebaltzategik prestatu du eta aurkezpenean bertan zer topatuko dugun adieraziko digu. Paulori lagunduz Joxan Artze poeta eta Felix Ibargutxi kazetaria izango dira, biak Aita Julianen miresleak. Ekitaldia Burdinola elkarteak sustatzen du.

Gehiago Irakurri…

Legazpiko trikitizaleak eta Foruko panderojoleen taldea

Legazpiko trikitizaleak eta Foruko panderojoleen taldea

2008/02/24

Legazpiko trikitilari eta trikitizale talde bat Foruan izan da asteburuan. Hamabost bat lagun joan ziren Legazpitik, tartean, Jon Ibarguren, Eneko Azarola, Idoia Elustondo eta Xabier Urzelai trikitilariak. Foruko Panderojole Taldearekin elkartu ziren larunbatean. Trikitizaletasuna zabaltzeko irteeren artean kokatu dute larunbatekoa.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Antzerkia: "Sommer Jaunaren istorioa"

Antzerkia: "Sommer Jaunaren istorioa"

2008/02/18

Otsailak 22 ostirala, 22:30etan Latxartegi Aretoan. Sarrera: 10 €. José Ramón Soroiz eta Txalo produkzioak aurkezten dute Patrick Süskinden lan hau Xicu Masóren zuzendaritzapean.

Gehiago Irakurri…

ZingiZango santa eskean

ZingiZango santa eskean

2008/02/05

Atzo Santa Ageda bezperan talde bat baino gehiago aritu ziren santa eskean, horietako bat ZingiZangorena. Jon Ibarguren eta Eneko Azarola trikitilariak lagunduta aritu ginen. Bertan kantatutako lau kopla eta Errikarte Agirreren argazkia ekarri ditugu bertara.

Gehiago Irakurri…

Hau fauna

Hau fauna

2008/02/02

Felix Ibargutxi kazetari legazpiarrak erreportaje landu bat bidali du ZingiZango elkarteak bere web-gunean argitara eman dezan. Erreportajeak Gipuzkoako herrien goitizenak aztertzen ditu, haien inguruko gogoetak eta azalpenak emanez. Eskerrak ematea besterik ez zaigu egokitzen. Gainera, legazpiarrok ere, ilintxak garen aldetik, ez gara azterketa horretatik kanpo geratzen.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Isabel Saizen erakusketa otsailaren 1era arte ikusgai

Isabel Saizen erakusketa otsailaren 1era arte ikusgai

2008/01/28

Xixonen bizi den Isabel Saiz legazpiarrak "Legazpiri omenaldia" izeneko erakusketa zabaldu zuen urtarrilaren 18an eta otsailaren 1era arte egongo da ikusgai. Burdinolak eta burdina izan dira bere bildumako lanen inspirazio iturria. Bere bakarkako lehen erakusketa da Legazpikoa.

Gehiago Irakurri…

400 urtez aske

400 urtez aske

2008/01/26

Legazpiarrok urte garrantzitsu batean atarian gaude, aurten betetzen baitira laurehun urte Seguratik askatu ginela eta “villa” izaera lortu genuela. Gipuzkoan lehen herria izan zen hiri handi baten mendeko izateari utzi ziona eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere jarleku propioa izatera iritsi zena.

Gehiago Irakurri…