Kaxkarinho Birmanian
Aitor Casado Kaxkarinhok udako bere bidaiari buruzko ikus-entzunezkoa jarri du Interneten eta oharrarekin batera bidali digu. Honela dio oharrak:
KxK: Zea Maysen eta Ainhoa Moiuaren erritmoan
"Zea Maysen bideoklip eder-eder bat ikusi ondoren nire blogean montajetxo bat egin dut" esanez bidali digu mezua Kaxkariñok.
"Dolomitak" ikusentzunezkoa
M. A. Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio legazpiarrek egin duten ikusentzunezkoaren emanaldia izango degu maiatzaren 20an, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Legazpiko Kultur Etxean.
Uzbekistan eta Kirgistan: harria eta mendia
Iosu Garaik bere ikusentzunezkoa eskeiniko du bihar, apirilak 15 arratsaldeko 20:00etan Legazpiko Kultur Etxean.
THIS IS BIZI: Malaysiatik Vietnamera bi gurpilen gainean
Gaur, 20:00etatik aurrera Kultur Etxeko areto nagusian Yerko Ortiz legazpiarrak eta Iñaki Berriotxoa urretxuarrak Asiako herrialde horietan zehar eginiko bidai eta bizipenen ikusentzunezko bat eskeiniko digute.
Oilaskoa kartan
ZingiZangozale batek honako film laburra bidali digu. Sei minutuko iraupena du eta Alemaniako zinemaldi bat irabazi du. Karga-karga egindako otorduen garai honetan zer pentsatua ematen du:
ZingiZango.com berritzen
Ohartuko zineten ZingiZango.com-en ere baditugula berrikuntzak. Bideoen atala ireki dugu. Orri nagusian erdiko zutabean ikus dezakezue.
"Himalaya ezezaguna: Kaxmir eta Ladakh" ikusentzunezkoa
Datorren ostiral honetan, azaroak 12, eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalek, berain ikusentzunezkoa eskeiniko digute Kultur Etxeko Areto Nagusian
"Japonia" ikusentzunezkoa
Gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Josu Altzelairen ikusentzunezkoa izango degu Kultur Etxean.
"Mendia eta Ura" ikusgai Interneten
Aitor Casadok joan den ostiralean erakutsitako ikus-entzunezkoak izugarrizko arrakasta izan zuen. Hala ere, lanean jarraitu du eta iaz aurkeztutako "Mendia eta Ura" Interneten jarri du. Hemen ikus dezakezue:
Iratitik Ordesara Aitor Casadorekin
Hurrengo ostiralean, hilaren 5ean , Legazpiko Kultur Etxean, Aitor Casadok, KxK-k, ikusentzunezko berri bat aurkeztuko du, hau ere mendiari lotua. “Iratitik Ordesara” izeneko lan honetan, Mendebal Pirinioa bailaraz bailara zeharkatuko dugu.
Kaxkariño Gavarnien
Aitor Casado Gavarnien izan da eta argazkiak bidali dizkigu. Bere hitzetan, "martxoaren 5ean Legazpiko Kultur etxean aurkeztuko dudan "Iratitik Ordesara" ikus-entzunezkoaren parte izango da".
Josu Alzelairi elkarrizketa Euskadi Irratian
Josu Alzelai argazkilariak Irango irudiekin ikus-entzunezkoa osatu du. Joan den ostiralean aurkeztu zuen herrian eta asteazkenean elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Hemen ere entzun dezakezue elkarrizketa:
Brinkola Udazken Koloretan
Kaxkariño ikus-entzunezkoaren arlora itzuli da. Brinkola inguruan ateratako argazkiak Benitoren kantuz jantzi eta pelikula eder hau prestatu digu:
"SUA" herri filmearen GRABAKETA eta JAIA
"ENEKO ARITZAREN LAGUNAK" taldekoek oharra zabaldu dute. Luzemetraia grabatzen ari dira eta irailaren 19rako jendea behar dute. ZingiZangora ere iritsi da ohar hori. Legazpi aktore-eskola handia izan da eta anima zaitezte! Hona oharra:
"Mendia eta Ura" ikusteko beste aukera bat
Aitor Casado Kaxkariñoren erantzunari esker jakin dugu bere ikus-entzunezkoaz gozatzeko beste aukera bat izango dugula. Urretxun izango da, ostiralean, 20:00etan Labeaga antzokian.
Ikusentzunezkoa: "Saharaui, herri ahaztua"
Imanol Diaz de Garaio eta Miguel Angel Otsoa de Alda herritarrek eginiko ikusentzunezko honen emanaldia izango dugu hurrengo apirilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxean
Aitor Casado: Mendia eta Ura
Martxoaren 13an diaporama eder bat aurkeztuko du Aitor Casadok. Izenburua: Mendia eta Ura. 48 minutuko iraupena du eta oraingoz ezin izango da beste inon ikusi.
Brinkola izeneko telesaila aurki hasiko da
Egunotan Brinkola telesaila iragartzen ari dira ETBn. Brinkolatarrak omen diren pertsonaia bereziak agertzen dira bertan.
Kaxkariñoren argazkiekin pantaila babeslea
Aitor Casadok bere argazki ederrak hartu eta pantaila babeslea sortu du. Zuen ordenagailuetan jartzeko aukera daukazue.