Legazpi, 400 urtez aske: "Legazpi y los ferrones vascos"
Aurreko hilabetean egin behar zen hitzaldia izango degu oraingoan entzungai Jose Antonio Azpiazuren bitartez. Ekainaren 26, ostegunean izango da, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian.
Ostiralean, hilak 16, afari-solasaldia Lekanazpin
Berako Josu Goia alkate ohiak "Encuentros con la guardia civil" liburua aurkezktuko du ostiralean Lekanazpi elkartean. Afari-solasaldia gaueko 9:30ean hasiko da. Izen-ematea Lekanazpin bertan edo Arranon egin daiteke.