UEUk antolatu dituen ikastaroetan izena ematea
Udako Euskal Unibertsitateak antolatu ditu bere 39. Udako Ikastaroak eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea.
Legazpiko haurreskoletan izena ematea
Maiatzaren 2tik 13ra bitartean zabalik egongo da “Haurreskolak” Partzuergoko haurreskoletan izena emateko epea datorren irailetik aurrera hasiko direnentzat.
V. Euskal Jolasen Festa
Udaletxeko Hezkuntza Batzordeak azkeneko lau urtetan Euskal Jolasen Ikastaroa zein Euskal Jolasen Festa antolatu izan ohi du. Aurten, 5. urtez, Sorgintxulo Astialdiko taldearekin batera Euskal Jolasen Festa antolatu dugu Urriaren 23an 17:00etan, ikasitakoa berreskuratazeko asmoz baita jolasak ikasteko asmoz ere, ondoren gurasoek beraien seme-alabekin praktikan jar ditzaten.
Haur sahararren udalekuak
Urola Garaiko Sahararen lagunek sahararren errefuxiatu-kanpamenduetatik datozen haurrekin begirale moduan aritzeko aukeraren berri bidali digute. Horrekin batera, argazkiak ere bidali dizkigute. Gure galerian sartu ditugu. Hona hemen informazioa:
Haurren uda ikastaroa
Haurren uda ikastaroan begirale lanetan aritzeko izena emateko epea zabalik dago
Joseba Barandiaran NUPeko ikastaroetan
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako uda ikastaroetan hartuko du parte Josebak. "Ekonomia K-z (ere) idazten da" hitzaldia emango du irailaren 17an.
2009-10 ikasturtearen hasiera
Domingo Agirre eta Olazabalen ikasturte hasiera noiz eta nola izango den oharra bidali digute.
"Euskal jolas eta kanten festa" azaroaren 29an.
Amaitu berria da Udaletxeko Hezkuntza Batzordean antolatutako "0-5 urteko haurren JOLAS eta KANTAK" ikastaroa. 26 gurasok eta 33 haurrek hartu dute parte eta benetan oso esperientzi polita izan da.
Haztegiko gazteek egindako agenda
Haztegi Ikastolako Euskaraz Biziko ikasleen batzordeak 2008-2009 ikasturterako agenda herrikoia burutu du.
Uztaileko umeen uda ikastaroan begirale izateko izen ematea
Dagoeneko zabalik dago uztaileko haurren uda ikastaroan begirale lan egiteko izena emateko epea.
Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketa
Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria: