Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gizartea
"Legazpiko Ahotsak" egitasmoa aurrera doa

"Legazpiko Ahotsak" egitasmoa aurrera doa

2012/01/28

2010. urtean Burdinola eta Badihardugu elkarteek abiatu zuten "Legazpiko Ahotsak" egitasmoa aurrera doa, Legazpiko Udalaren laguntzaz . Hogeita hamabi elkarrizketa egin ziren eta horietatik bederatzi landu eta denon eskura daude interneten.

Gehiago Irakurri…

Nola ikusten ditugu Urretxu eta Zumarraga?

Nola ikusten ditugu Urretxu eta Zumarraga?

2012/01/20

Nola ikusten ditugu urretxu-zumarragarrak legazpiarrok? zein harreman dute eurek Legazpirekin? galdera horiek erantzun ditu Otamotz aldizkariaren urtarrileko erreportajeak.

Gehiago Irakurri…

ILINTIREN V.GABONETAKO HAMABOSTALDIA

ILINTIREN V.GABONETAKO HAMABOSTALDIA

2011/12/25

Ilintiren Gabonetako Hamabostaldiaren inguruko informazioa bidali digute Urola Garaiko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegotik. Hona hemen:

Gehiago Irakurri…

Baserriari aitortza

Baserriari aitortza

2011/12/17

Goimenek antolatuta, "Baserritarra Natur Zaintzaile" sariketaren bigarren ekitaldiaren barruan, besteren artean, Legazpiko 21 baserri saritu zituzten larunbatean, Kultur Etxean egindako ekitaldian. Tartean da Makatza baserria, Birminghamen gazta-egileen artean munduko txapeldun izendatu berria. Hil berri den Muntegi baserriko Jabier Telleria ere gogoan izan zuten ekitaldian.

Gehiago Irakurri…

ILINTIREN V.GABONETAKO HAMABOSTALDIA

2011/12/14

Ilintiren Gabonetako Hamabostaldiaren inguruko informazioa jaso dugu Urola Garaiko Merkataritzaren bulegotik. Honela dio:

Gehiago Irakurri…

Biziolako bidea garbitu da auzo-lanean

Biziolako bidea garbitu da auzo-lanean

2011/12/12

Beste urte betez, eguraldia lagun, Biziolara doan bidearen bazterrak garbitu dituzte Egialde auzoko hainbat kidek. Usadio zaharrari eutsiz, festarako ez ezik, lanerako bat egin dute legazpiar horiek. Ez da, ez, sistema txarra auzo harrotasuna sendotzeko eta krisi madarikatuari aurre egiteko!

Gehiago Irakurri…

14 pertsonarentzat lan eskaintza Udalean

14 pertsonarentzat lan eskaintza Udalean

2011/11/23

Legazpiko Udalak, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzarekin, 14 pertsona kontratatzeko asmoa du, eta LANBIDEren bidez aukeratuak izango dira.

Gehiago Irakurri…

Beldur barik 2011: Urola Garaiko hautagaiak‏

Beldur barik 2011: Urola Garaiko hautagaiak‏

2011/11/21

Beldur Barik 2011 lehiaketara Urola Garaitik aurkeztu diren lanei boza emateko honako oharra iritsi zaigu:

Gehiago Irakurri…

Presoen aldeko elkartasun ekintzak Legazpin

Presoen aldeko elkartasun ekintzak Legazpin

2011/11/20

Datorren astean, 23tik 26ra bitartean, presoen aldeko egitarau trinkoa antolatu dute Legazpin. Dokumentalak, hitzaldiak, enkartelada, mendi martxa, omenaldia, bazkaria, triki poteoa eta kontzertua. Legazpi ere ez dago geldirik eta beste urrats bat emango du askatasunerako bidean.

Gehiago Irakurri…

Legazpiko lokaleroak

Legazpiko lokaleroak

2011/11/02

EITBren telebista-kateetako "Lokaleroak" saioan legazpiarrak atera dira aurreko asteetan. Programa sarean dago eta hona ekarri dugu:

Gehiago Irakurri…

Basherri taldeak martxan geure eskualdean

Basherri taldeak martxan geure eskualdean

2011/10/19

Pasa den asteko ostegunean, hilak 13, EHNE sindikatuak eta Biolurrek bultzatzen dituzten Basherri taldeetako bat Urretxun martxan jartzeko aurreneko bilera izan zen. Bertaratu zirenen artean zenbait legazpiar baziren ere eta hauetako talde bat gure herrian martxan jartzeko aukeraz hitz egin zuten.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Maripazek agur esan digu

Maripazek agur esan digu

2011/10/16

Sinestezina bada ere, Maripazek utzi egin gaitu. Ez genuen asko uste. Hilabete txarrak pasa eta gero, pixkanaka pixkanaka errekuperatzen ari zen eta alai ikusten genuen. Gu ere hala geunden bera hobeto ikusita. Bapatean, ordea, agur esan digu.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]

Gure goierritartasuna auzitan?

Gure goierritartasuna auzitan?

2011/10/05

Urola Garaiko Mankomunitatea osatzearekin Urola Garaia leku-izena nagusitzen hasi eta, badirudi, gure goierritartasuna zalantzan jartzen hasi zirela zenbait.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]

Saltokiak modernizatzeko diru-laguntza

Saltokiak modernizatzeko diru-laguntza

2011/08/31

Merkataritza saltokiak modernizatzeko dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 16an amaituko dela jakinarazi digu Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak. Honela dio oharrak:

Gehiago Irakurri…

Ardanbidetako erromeriarako bazkari-txartelak

Ardanbidetako erromeriarako bazkari-txartelak

2011/07/31

Aurten ere Hare Haizea elkarteak antolatuko du irailaren 11ko erromeriako bazkaria. Txartelak abuztu bukaeran honako tokietan jarriko dira salgai: Karibe Zaharra, Gurrutxaga, Oilarra, Kukue eta Katillu.

Gehiago Irakurri…

"Legazpi 1936" liburua sarean dagoeneko

"Legazpi 1936" liburua sarean dagoeneko

2011/07/22

Martxoan argitaratu zen "Legazpi 1936" liburua Legazpiko Udalaren web-gunetik jaitsi daiteke dagoeneko, doan. Paperezko edizioa agortuta dago eta, oraingoz, hau da aukera bakarra argitalpena eskuratzeko. Esan beharra dago, edizio digitalean paperezkoan antzeman ziren hainbat akats zuzendu direla.

Gehiago Irakurri…

Badator Beldur Barik 2011

Badator Beldur Barik 2011

2011/07/20

Urola Garaiko Eskualdeko Berdintasun sailetik Beldur Barik lehiaketaren berri iritsi zaigu. Hona hemen:

Gehiago Irakurri…

Fidelizazio txartela: ordutegi aldaketa

Fidelizazio txartela: ordutegi aldaketa

2011/07/18

Urola Garaiko Merkataritzaren Dinamizazio Bulegotik fidelizazio txartelaren aurkezpenaren ordutegia aldatu dela jakinarazi dute. Honela dio oharrak:

Gehiago Irakurri…

Ilintiren Fidelizazio Txartela

Ilintiren Fidelizazio Txartela

2011/07/13

Uggasaren Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegotik honako oharra helarazi digute:

Gehiago Irakurri…

Merkataritza sektoreko diru-laguntzen aurkezpena

2011/07/01

Urola Garaiko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegotik honako oharra helarazi digute:

Gehiago Irakurri…