Gazte-buletinean harpidetza
Ostiralero argitaratzen da gazte-buletina. Udalaren Gazteria sailak e-mailean harpidetzeko oharra helarazi digu. Hona hemen:
Dantza erakustaldia Gazte-txokoan
Funky, areto, jazz eta aro berriko dantza ikastaroan parte hartu duten gaztetxoek zenbat ikasi duten ikusteko aukera paregabea uztailaren 22an goizeko 11:30ean.
San Fermin Txiki Legazpin
Uda ikastaroan dabiltzan umeek eta begiraleek uztailaren 7an entzierroa egin dute.
Areto, jazz eta aro berriko dantza ikastaroa
NBAZko udako ekintzen artean, 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako dantza ikastaroa egingo da uztailaren 11tik 22ra Gazte-txokoan.
Futbol7ko argazki gehiago
Aurrekoan Hitzak ateratako argazkien berri eman genuen. Errikarte Agirre ere finalean jo eta klik ibili zen eta bere argazki guztiak gure galerian daude.
Futbol7ko finalaren kronika eta argazkiak Hitzan
Goierriko Hitzak partida bukatu eta berehala argitaratu zituen larunbateko finalaren kronika eta argazkiak. Zorionak Kulebraseko ziraunei.
NBAZko udako ekintzak
Urtero bezala, nerabeei zuzendutako ekintza ugari antolatu dira aurtengo udarako.
Dantza ikastaroak Gazte-txokoan
Urtero bezala, Gazteria sailak Funky, Jazz, Areto eta Aro Berriko dantzen ikastaroa antolatu du, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean, Gazte-txokoan.
Haurren uda ikastarorako begiraleak
Haurren uda ikastaroan begirale lanetan aritzeko eskaerak egiteko epea maiatzaren 16tik 27ra da.
Pista jokoa larunbatean
Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak eta Sorgintxulo Taldeak antolatuta, maiatzaren 21ean pista jokoa egingo da 17:00etatik aurrera Azokan.
Gaztetxoen herri bazkaria eta herri kirolak
NBAZak antolatuta, gaztetxoek Euskal Herria plazan bazkaltzeko aukera izango dute maiatzaren 2an.
Gaztetxoentzako futbito txapelketa
Domingo Agirreko Zelai Estalian jokatuko da apirilaren 26,27 eta 28an goizeko 10:00etan. Izen ematea, Gazte Txokoan, apirilaren 15ean.
Adi Legazpi! Hemen da futbol zazpi!
Maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitartean egingo da aurtengo edizioa. Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra edo Maiatza tabernetan egin ahalko da izen ematea apirilaren 8tik 28ra.
Subeltza eguna 2011
Apirilaren 8an, 21:00etatik aurrera , Dirty Shadows, Elbereth, 1/4 D hora eta Deaf Squaden kontzertua izango da Gaztetxean. Nobedade moduan, Les Paul Custom modeloko gitarra bat zozketatuko dute antolatzaileek kontzertuan bertan.
Gazte oporraldiak abian
Bihar hasiko da Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako oporraldietan izena emateko kanpaina.
Orioko aterpera irteera
Aste Santuan urtero ohi duenez, DBHko ikasleentzat irteera antolatu du Legazpiko udaleko Gazteria Sailak Sorgintxulorekin elkarlanean. Orioko Txurruka aterpetxean pasako dituzte apirilaren 23, 24 eta 25a.
Kanpaldia 2011
Sorgintxulok 2011ko kanpaldia antolatu du, dagoeneko. Apirilaren 8a izango da izen emateko eguna, 18:30etik 20:00etara bere lokalean. Bidali diguten kartelean daukazue informazioa.