Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara
Legazpin euskarak herdoilik ez!

Legazpin euskarak herdoilik ez!

2008/07/03

Irail eta urrian egingo den kanpainarako leloa badauka ZingiZangok: "Legazpin euskarak herdoilik ez!". Leloaren egilea Xapoto izan da eta sari eder bat irabaziko du.

Gehiago Irakurri…

Haurren uda ikastaroa

Haurren uda ikastaroa

2008/07/02

Legazpiko Udalak aurten ere antolatu du umeentzako uda ikastaroa. Helburua da euskararen erabilera umeen aisialdian ere bultzatzea.

Gehiago Irakurri…

Ordenagailuan ere euskaraz

Ordenagailuan ere euskaraz

2008/06/26

Ez daukagu daturik baina esango genuke euskarazko ordenagailuak dituzten erabiltzaileak oso gutxi direla, baita gure herrian ere. Azkeneko egunotan hori aldatzen lagun dezaketen bi albiste entzun ditugu: Windows Vista eta Office 2007 euskaraz jarri dituela Microsoft-ek eta Firefox 3 berria euskaraz erabiltzeko aukera ere badela. Legazpiarrak ordenagailuan euskara erabiltzera animatu nahi ditugu.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

ZingiZangok leloa behar du

ZingiZangok leloa behar du

2008/06/19

Ez hezur-haragizko leloa, hitzezkoa baizik. Irailean eta urrian euskararen aldeko kanpaina zabal bat izango da gure herrian. Kanpaina horrek leloa behar du eta gune hau erabiliko dugu zuen proposamenak irakurri eta aukeratzeko.

Gehiago Irakurri… [ 15 erantzun ]

Merkealdirako kartelak

Merkealdirako kartelak

2008/06/17

Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udalek merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko plan bat jarri zuten martxan 2006. urtean, eta jarraipena eman nahi diogu datozen urteetan ere.

Gehiago Irakurri…

Mintzalaguna ekimenean aritu direnak oporretan

Mintzalaguna ekimenean aritu direnak oporretan

2008/06/13

2007-2008 ikastaroan mintzalagun ekimenean aritu direnek afari-merienda batekin bukatutzat eman zituzten aurtengo saioak.

Gehiago Irakurri…

Menuak eta kartak euskaraz

Menuak eta kartak euskaraz

2008/06/10

Gaztelaniazko menu eta kartetan "merluza a la plancha", "revuelto de ajos frescos y gambas" edo "solomillo al foie con salsa de Oporto" bezalakoak ikusten ohituta gaude. Legazpiko hainbat tabernak eta jatetxek euskaraz ere jartzen dituzte baina ez guztiek. Orain, euskaratzen laguntzeko tresna berri bat daukate Interneten.

Gehiago Irakurri…

ZingiZango paperean

ZingiZango paperean

2008/06/08

Aste honetan ZingiZango.com web orriko edukiak berripaperean argitaratu eta legazpiarren postontzietara heldu dira. Goierriko Hitzarekin elkarlanean egindako lana izan da.

Gehiago Irakurri…

Legazpiren hizkuntza-politika besteekin konparatuta

Legazpiren hizkuntza-politika besteekin konparatuta

2008/06/05

Asteartean Legazpiren hizkuntza-politikaren neurketaren berri eman ziguten Kontseilukoek eta hori hobetzeko hitzarmena sinatu zuten Udalarekin. Beste herriekin konparatuta gure egoera zein den jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen.

Gehiago Irakurri…

Legazpiko hizkuntza-politikaren ebaluazioa

Legazpiko hizkuntza-politikaren ebaluazioa

2008/06/02

Kontseiluak, Udalarekin hitzarmena sinatuta, Legazpiko hizkuntza-politika neurtu du. Zenbateraino dago euskararen erabilera araututa Legazpin? Zertan gabiltza indartsu eta zertan ahul? Horren guztiaren aurkezpena Legazpiko Kultur Etxean egingo da astearte honetan, ekainaren 3an, 19:00etan. Herri guztia dago gonbidatuta.

Gehiago Irakurri…

Mintzaturismoa: Gipuzkoatik Nafarroan barrena.

Mintzaturismoa: Gipuzkoatik Nafarroan barrena.

2008/05/26

Euskaltegiko 2. mailako ikasleek eta mintzalagunek larunbata euskaraz mintzatuz eta turismoa eginez pasatzeko aukera izan zuten.

Gehiago Irakurri…

ZingiZango Topaguneko bazkide

ZingiZango Topaguneko bazkide

2008/05/21

ZingiZango Legazpiko euskara elkartea Topagunean bazkide egin da. Topagunea Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa da. Bere sorreran Legazpiko Ene Bada! herri aldizkaria ere bertako kide izan zen.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Gure merkatariak lantalan.com webean

Gure merkatariak lantalan.com webean

2008/05/08

Lana euskalduntzeko EMUN kooperatibak kudeatzen duen lantalan.com web orrian, gure merkatariak euren jarduera euskalduntzeko egiten ari diren ahaleginaren berri argitaratu dute. "Legazpiko merkatariak euskaraz? Pozik gainera!" da artikuluaren izenburua.

Gehiago Irakurri…

Euskarazko kantak Legazpiko jaietan

Euskarazko kantak Legazpiko jaietan

2008/05/06

ZingiZangok eta Subeltzak abian jarritako ekimenak eraginik izan duen jakin nahi izan dugu eta hogei laguni bi galdera egin dizkiegu: 1) ZingiZangok eta Subeltzak tabernariei proposatutako kantak asko, zerbait edo oso gutxi (edo ezer ez) entzun dira? 2) Iaz baino euskarazko musika gehiago, antzera edo gutxiago entzun da jaietan?

Gehiago Irakurri… [ 4 erantzun ]

Legazpiarrek aukeratu dituzte euskal kantuak

Legazpiarrek aukeratu dituzte euskal kantuak

2008/04/18

Legazpiko jaietan tabernetan euskal musika entzuteko ekimena jarri zuten abian Subeltzak eta ZingiZangok. Legazpiarrek bozkatu dute eta tabernariei hamalau kanturen proposamena egingo zaie.

Gehiago Irakurri… [ 2 erantzun ]

Euskal musika: bozkak jasotzeko epea, ostirala

Euskal musika: bozkak jasotzeko epea, ostirala

2008/04/14

Hasiera batean, igandea jarri zen bozkatzeko azken eguntzat. Hala ere, gorabehera handiak daudela ikusita, eta oraindik denbora badagoela, ostiralera (apirilak 18) atzeratuko da bozkatzeko aukera. Hartu Arte eta Kupelaren artean dago lehenengo postua. Jarraian daukazue sailkapena:

Gehiago Irakurri… [ 8 erantzun ]

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

Jakingo duzue dagoeneko ZingiZango euskara elkarteak eta Subeltza kolektiboak jaietan tabernetan euskarazko musika entzuteko ekimena jarri dutela martxan.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

Jaietan euskal musika jartzeko ekimena

2008/04/06

ZingiZango euskara elkarteak eta Subeltza kolektiboak jaietan tabernetan euskarazko musika entzuteko ekimena jarri dute martxan, albiste honen bidez. Kantu zerrenda luze bat osatu dute eta, albisteari erantzunda, bozketa bidez kantuak aukeratu eta gero, tabernariei kantu bozkatuenen proposamena helaraziko zaie.

Gehiago Irakurri… [ 19 erantzun ]

ZingiZangoren aurkezpena Sustatun

ZingiZangoren aurkezpena Sustatun

2008/03/28

Sustatu.com euskarazko lehenengo bloga da eta ez dago, euskararekin lotura izanda, bertatik pasa ez den albiste interesgarririk. Horren adibide garbia da zingizango.com web orriari buruz argitaratu den albistea.

Gehiago Irakurri…

Ilinti elkarteak hizkuntz irizpideak adostu ditu

Ilinti elkarteak hizkuntz irizpideak adostu ditu

2008/03/10

Joan den astezkenean Ilinti merkatari elkarteak urteroko batzarra egin zuen eta, besteak beste, hizkuntz irizpideak estatutuetan txertatzea onartu zuen.

Gehiago Irakurri…