Patrixio aurreko Legazpi
Irailaren 10ean, arratsaldeko 8etan, Burdinola elkarteak "Patrixio aurreko Legazpi" izeneko diapositiba emanaldia eskainiko du Kultur Etxean. Emanaldi horretan hiru bildumatako argazki aukeratuak erakutsiko dira: Enrique Ginearen bildumakoak, Ignacio Agirreren bildumakoak eta Bähr familiaren bildumakoak. Ondoren, argazkiak komentatzeko aukera ere izango da.
Vignemaleko diaporama
Joan den uztailean Izadi Zaleak elkarteak antolatuta Vignemale mendiguneari bira eman zioten. Aitor Casadok diaporama bat prestatu du.